Santa Chiara basilika (Napoli)
Santa Chiara basilika eta komentua (italieraz: basilica di Santa Chiara) Napoli hiriko eraikin erlijiosorik garrantzitsuenetako bat da, 1310 eta 1340 bitartean eraikia, K.o. I. mendeko bainutegi erromatar baten gainean, hiriko mendebaldeko harresietatik gertu. Hiriko eliza gotikorik handiena da.
Santa Chiara basilika (Napoli) | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Campania |
Italiako hiri metropolitarra | Metropolitan City of Naples |
Hiria | Napoli |
Koordenatuak | 40°50′49″N 14°15′10″E / 40.84688°N 14.25287°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XIV. mendea |
Izenaren jatorria | Klara Asiskoa |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Roman Catholic Archdiocese of Naples (en) |
Izena | Klara Asiskoa |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Gagliardo Primario (en) |
Estiloa | arkitektura gotikoa |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Basilikaren eraikin-multzoan, gainera, lau klaustro monumentaleko monasterio bat eta aztarnategi arkeologiko batzuk daude, bai eta museo bat ere, non monjeen geletan Giottok egindako freskoen hondarrak ikus daitezkeen.
Maiatzeko lehen larunbatean, San Gennaro, Napoliko santu zaindariaren odola gordetzen duten kapsulak ekartzen dira basilika honetara Napoliko katedraletik, martiri santuaren odolaren likuazioa ospatzeko.
Irudi galeria
aldatu-
Kanpandorrea
-
Ataria
-
Erdiko Nabea
-
Erdiko aldare eta errege-hilobiak
-
Klaustroko maiolikak
-
Erromatarren garaiko hondarrak
Kanpo estekak
aldatu- Napoli hiriko webgune ofiziala (Italieraz)