Sant'Andrea della Valle

Sant'Andrea della Valle Erromako basilika bat da, Sant'Eustachio rionean kokaturik dagoena. Teatino ordenaren egoitza nagusia da. Pio II.a eta Pio III.a Aita Santuen hilobiak bertan daude.

Sant'Andrea della Valle
SantAndrea-135.jpg
Planta sant andrea roma.jpg
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Rome
Italiako udalerriRoma Capitale
Muga-hiriErroma
Koordenatuak41°53′45″N 12°28′28″E / 41.8958°N 12.4744°E / 41.8958; 12.4744Koordenatuak: 41°53′45″N 12°28′28″E / 41.8958°N 12.4744°E / 41.8958; 12.4744
Historia eta erabilera
Irekiera1650
Inaugurazioa1650
Izenaren jatorriaAndres
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaErromako elizbarrutia
IzenaAndres
Arkitektura
ArkitektoaFrancesco Maria Grimaldi (en) Itzuli
EstiloaArkitektura barrokoa
pizkundetar arkitektura
Webgune ofiziala

HistoriaAldatu

Pio II.a Aita Santuaren ondorengoa zen Amalfiko dukesan bazuen jauregi bat Erroman San Sebastian elizaren ondoan eta Teatinoen ordenari eman zion[1] honek bere egoitza izango zen eliza eraiki zezan. Amalfitarren patroia San Andres (italieraz Sant'Andrea) izanik bere omenez eraiki zuten. Giacomo della Porta arkitektoak diseinatu eta lanak 1590 urtean hasi zituzten Gesualdo kardinalaren babesean. Hau hgiltzean ordea bertan behera gelditu zen eraikuntza. 1608an berrekin zioten Carlo Maderno arkitektoak diseinaturiko eliza handiago bat altxatzeko. 1650 urtean sagaratu zen.

Aurrealde barrokoa Carlo Rainaldik 1655 eta 1663 artean egin zuen.

Kupula dekoratzen zuten freskoak garai hartako handienak ziren eta Giovanni Lanfranco eta Domenichinok egin zituzten[1]. Habeartearen albo bietan hainbat kapera ditu, garai ezberdinetan eraiki zirenak. Hauek dira ezagunenak:

  • Ezkerraldean:
    • Ginetti kapera (1670)
    • Strozzi kapera (1616)
    • Bihotz Sakratuaren Andre Mariaren kapera (1889)
  • Eskuinaldean:
    • Sant'Andrea Avellino kapera (1625)
    • Gurutzearen kapera (1647)

IruditegiaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b «In Italy Online - S. Andrea Della Valle» www.initaly.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-04).


Kanpo estekakAldatu