Sant'Agostino eliza (San Gimignano)

Sant'Agostino eliza (San Agustin eliza) Italiako San Gimignano hiriko bigarren eliza handiena da Collegiata-ren ondoren. San Agustinen Ordenaren jabetzakoa da. XIII. mendeko eraikin handi bat da.

Sant'Agostino eliza (San Gimignano)
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Toscana
ProbintziaSienako probintzia
Italiako udalerriSan Gimignano
Koordenatuak43°28′15″N 11°02′30″E / 43.470702777778°N 11.041705555556°E / 43.470702777778; 11.041705555556
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1280
Izenaren jatorriaAgustin Hiponakoa
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Archdiocese of Siena-Colle di Val d'Elsa-Montalcino (en) Itzuli
IzenaAgustin Hiponakoa
Arkitektura
Estiloaarkitektura erromanikoa
Ondarea

Barnealdea aldatu

Barnealdeko freskoak oso aberatsak dira, bereziki San Agustinen bizitza hamazazpi paneletan erakusten duena (Benozzo Gozzolik egina 1463 eta 1467 artean); eta San Sebastian berezi bat, Gozzolirena baita ere, ez klasikoa biluzia eta geziek sastakatua, baizik eta osoki jantzia, hiriak izurria gainditu zuelako eskertza gisa egina (santu honi egindako otoitzek lagundu omen zuten[1].

San Bartoloren kaperan, izen horretako doatsu frantziskotarraren (Bartolo da San Gimignano, 1228-1300) hilobia dago. Hilobi monumentua eta plaka duen beste pertsonaia bat Nicolaus Michaelis de Venerosis de Pesciolinis da, San Gimignanon sortutako buruzagi militar bat: honen hilobian Henrike III.a Nafarroakoa (eta Frantziako IV.a) aipatzen da, haren zerbitzura egon zelakoan gizona.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «BEGO - Museo Benozzo Gozzoli - San Sebastiano» web.archive.org 2015-05-06 (Noiz kontsultatua: 2020-09-08).

Kanpo estekak aldatu