Sanson eta Dalila

Sanson eta Dalila Jose Etxenagusiaren margolan ospetsua da. 1887an egina. Itun Zaharraren pasartea da Sanson eta Dalilarena baina Etxenagusiak garaiko orientalismo gustuaren arabera tratatu zuen.

Sanson eta Dalila
José Echenagusía - Samson and Delilah - Google Art Project.jpg
Jatorria
SortzaileaJose Etxenagusia
Sorrera-urtea1887
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak183,7 (altuera) × 200,8 (zabalera) cm
Genero artistikoaarte sakroa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Iconclass71F373
Kokapena
LekuaBilboko Arte Ederren Museoa
BildumaBilboko Arte Ederren Museoa
Inbentarioa94.49
Argumentu nagusiaSamson and Delilah (en) Itzuli

GaiaAldatu

Sanson Israelgo epaileetariko bat izan zen, K. a. XII. mendekoa. Epaileen liburuan azaltzen dira filistearren aurkako haren balentriak. Adats luzeak zituen eta, tradizioaren arabera, adats luze horiei esker zen hain indartsu. Israelen erresistentzia irudikatzen zuen Sansonek eta juduen itxaropena bihurtu zen. Maitale batek ordea, Dalilak, Sansonen indarra adats luzeetan zetzala jakin zuenean ilea moztu zion eta filistearren esku utzi zuen. Filistearrek begiak hustu zizkioten eta putzu-gurpil bati birak ematera kondenatu zuten. Denboraren poderioz ilea hazi zitzaion eta Dagonen tenplura jai batean erakusgai eraman zuten batean, zutabe batera hurbildu eta erauzi egin zuen. Filistear ugarirekin batera geratu zen lurperatuta.

Margolanean Sansonek Dalilari bere indarraren sekretua esaten ari zitzaion.

HistoriaAldatu

Etxenagusia 1886an hasi zen lan hau prestatzen, Madrilgo Erakusketa Nazionalean erakusteko asmoz. 1887an bukatuta zeukan eta publiko orokorrari aurkeztu aurretik bere Erromako estudioan ikusgai egon zen arrakasta handia lortuz. Hala ere, erakusketan saririk jaso ez zuenez, Etxenagusia haserretu egin zen, eta, aurrerantzean, Espainiako lehiaketa nazionaletan parte ez hartzea erabaki zuen.

Margolana egin zuenean Jose Etxenagusiak hamar urte zeramatzan Erroman. Garai hartan Italian bizi ziren euskaldunen (Anselmo Ginea, Ignazio Zuloaga, Ignacio Díaz Olano) eta espainiarren artean pisu handia izan zuen. 1912an Erroman bertan hilko zen Etxenagusia.

Margolanaren ezaugarriakAldatu

Tamainu handiko lana da hau. Bertan artistak ez zituen kolore asko erabili baina, hala ere, begi bistakoa da objektuen eta ehunduren kalitatea islatu nahi zuela. Lehen aipatu denez, orientalismo barruan kokatu daiteke artelan honen estiloa. Hori zela eta, artista espainiar askok izaera hori kritikatu zioten, hau da, nahiko biblikoa ez zela. Egia esateko Antzinako Egiptoko elementuak ikus daitezke lanean: atzealdeko dekorazioa, Dalilaren buruko apaingarriak, jeroglifikoak, murkoaren dekorazioa... Ez da harritzekoa zeren eta urte haietan Etxenagusiak, Anselmo Ginea, Juan Luna eta Ramón Tusquetsek moduan, horrelako eszena asko margotu baitzituen.[1]

Margolanean oso paralelismo bitxia ikus daiteke: Sansonen burua eta, azpian, alfonbra moduan dagoen leohiaren burua oso antzekoak dira. Modu batez Sansonen menpekotasuna eta heriotza iragartzen ari da. Orokorrean, luxua da nagusi. Lanaren erdigunea Sansonengan eta leohian zentratzen da, Dalila, modu batez, baztertua geldituz.

Ezkerrean, beheko izkinean, artistaren sinadura ikus daiteke.

ErreferentziakAldatu

  1. Mikel Lertxundi Galiana: Guía de Artistas Vascos. Bilbo : Bilboko Arte Ederren Museoa, 2008, 29 eta 30 or.

Kanpo loturakAldatu