Sansevieria

Liliazeoen familiako Sansevieria generoko landare zurtoingabeen izen arrunta. Afrikako hegoalde eta tropikoetan eta Birmanian hazten dira. Zenbait espezietatik sokak eta ehunak egiteko erabiltzen den zuntz-mota bat ateratzen da

Sansevieria Asparagaceae familiako zenbait belar-landareren genero-izena da. 70 bat landare mota biltzen dira genero horren barruan.

Sansevieria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAsparagales
FamiliaAsparagaceae
SubfamiliaNolinoideae
Generoa Sansevieria

Berez, Afrikako erdialdekoak eta hegoaldekoak, eta Asiako tropiko aldekoak dira. Sansevieria mota batzuk mundu guztira zabalduak daude gaur egun, apaingarri gisa edukitzeko oso egokiak direlako (ez ditu oso giro beroak eta hotz samarrak ere erraz galtzen).

Ezagunenak eta zabalduenak hauek dira:

  • Sansevieria trifasciata, arrosa-lorearen antzera eratutako hosto mamitsuak, zabalak eta kolorez horiak eta berdeak dituena.
  • Sansevieria arborescens, zurtoin zuzena eta lantza itxurako hosto luzeak, txandaka antolaturik lau aldeetara zabaltzen direnak, dituena.
  • Sansevieria stuckyi, oso zurtoin laburra eta ezpata-itxurako hosto luze punta-zorrotzak eta sustraiaren buruan sortzen direnak dituena.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu