Sancak-ı Şerif

Topkapı jauregian gordetzen den Mahomaren bandera

Sancak-ı Şerif (otomandar turkieraz: سنجاق شريف) (euskaraz Bandera Handia) Mahoma profeta islamiarraren ustezko jatorrizko estandartea da. Gaur egun, Muhammadeko beste erlikia sakratu batzuekin batera kontserbatzen da, Topkapı jauregiako altxorrean, Istanbulen.

Sancak-ı Şerif
Jatorria
Ezaugarriak

Kondairaren arabera, bandera lehen gerra musulmanetan erabili zen; gero omeia eta abasien eskuetara pasa zen; azkenik, 1517an Selim I.a Egiptoko konkistatu zuenean, otomandarren eskuetan erori zen.[1] Otomandarrek bandera batailara eraman zuten, euren hungariar kanpainarekin, 1521 inguruan hasita.[2]

Silahdar Findiklili Mehmed Agha historialari otomandarraren arabera (1727an hila), bandera artile beltzez egina zegoen.[3]

Estatu otomandarra, edo Islama oro har, arrisku ikaragarriarekin mehatxatzen zutenean, sultanak bandera pertsonalki eraman behar zuela uste zen. Armak hartzeko gai den musulman bakoitza banderapean bildu behar da.

Erreferentziak aldatu

  1. Carter Vaughn Findley (2006). "Political culture and the great households". In Suraiya N. Faroqhi (ed.). The Cambridge History of Turkey. 3.liburuki, Cambridge University Press. 67.or. ISBN 9780521620956.[1]
  2. Virginia Aksan (2006). "War and peace". In Suraiya N. Faroqhi (ed.). The Cambridge History of Turkey. Vol. 3. Cambridge University Press. 93.or ISBN 9780521620956.[2]
  3. Jane Hathaway (2003). A Tale of Two Factions: Myth, Memory, and Identity in Ottoman Egypt and Yemen. State University of New York Press. 97–98.or.

Kanpo estekak aldatu