San Rossoreren erlikia ontzia

San Rossore-ren erlikia ontzia 1424-1427 inguran egina, Donatello artista italiarraren eskultura da. 1591an erlikia ontzia Pisara eraman zuten. Gaur egun Pisako Museo Nazionale di San Matteon gordetzen da.

Erlikia ontzai 1936an eginiko argazkian.

Historia

aldatu

1422an Florentziako Ognissanti elizaren monjeek San Lussorioren burezur gordetzen zuten. Lussorio kristaua egin zen erromatar soldadua izan zen; Dioklezianoren garaian, Sardinian, Lussoriori burua moztu zioten. Herritarrek San Rossore izena eman zioten soldadu honi. Erlikia hori gordetzeko soinaren itxura izan behar zuen ontzia Donatellori enkargatu zioten.

Deskribapena

aldatu

Galdaketa Jacopo de Strozak egin zuen. Lan honek erlikia ontzieen ikuspuntutik Erdi Aroaren tradizioarekin uztura markatzen du eskultura honek. Santuaren aurpegia urruna da eta, orokorrean, bustoa erromatarren estiloko modu errealistaz dago egina, antzinako eskulturen arabera. Zehaztasunak handiak dira, esaterako bizarraren ileak. Orokorrean, eskulturak espresibidade handia erakusten du eta benetako erretratua ematen du. Jatorrizko enkarguaren arabera erlikia ontzia, lapurtua ez izateko, toki garai batean kokatu behar zen; ondorioz, santua goitik beheruntz begira dago.

Bibliografía

aldatu
  • Wirtz, Rolf C.: Donatello 1386-1466. Kolonia, Könemann, 1998. ISBN:3-8290-0244-0

Kanpo estekak

aldatu