San Roke baseliza (Artxanda, Bilbo)

San Roke baseliza Artxanda mendi gainetik hurbil dagoen baseliza da, Bilbo eta Sondika artean. 1981. urtean berreraiki zen, gerra zibileko kalteak medio. Txorierri bailararen eta Loiuko aireportuaren gaineko talaia aparta da. Artxandako funikularretik hurbil (1,3 kilometrora) dago eta San Roke Bidea abiatzen da bertaraino.

Artxandako San Roke baseliza

Baseliza eraikin erligiosoa da, laukizuzen formako oinarria duena eta muino naturalean, dorretxo bat eta kanpaia ditu. Garai batean, Sondika eta Begoñako nekazariek lehorte eta kalte meteorologikorik izan ez zedin errezatzen zuten bertan.

Abuztuak 16an erromeria ospatzen da baseliza honetan. Bilbo eta Sondikako alkateak bertaratu eta elkarri zeremoniazko agurra ematen diote.

Gerra Zibilean bertako mendi-hegaletan lubakiak egin zituzten gotorleku eta kalte handiak jasan zituen. Meatze-galeriako aterpe bat ere bazegoen, armada frankistaren erasoetatik babesgune gisa erabilia. Pablo Beldarrain Olalde, Eusko Gudarosteko komandanteak. hala deskribatu zuen baseliza dagoen muinoaren galera,

"(...) y se perdería seguidamente el montículo de la propia ermita de San Roque, donde el enemigo centraba mucho fuego de artillería. Quienes sufrieron aquello acusan la profusión de cañoncitos de tiro rápido italianos aunque no eran tales los atacantes, sino la columna del coronel Bartomeu española. (...)

XX. mendeko 60. hamarkadan, nazioarteko motokross lehiaketa ospetsuak hartu zituen inguruak, garaiko piloturik onenekin.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu