San Prudentzio baseliza (Lazkao)

Lazkaoko eraikina

San Prudentzio baseliza, Gipuzkoako Lazkao udalerrian dagoen baseliza bat da. Herritarren artean proentzioko-ermita izenez ezaguna da.

San Prudentzio baseliza (Lazkao)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaLazkao
Koordenatuak43°01′50″N 2°11′14″W / 43.030581°N 2.187186°W / 43.030581; -2.187186
Map
Historia eta erabilera
ElizbarrutiaDonostiako elizbarrutia

San Prudentzio Lazkaoko Santu Zaindaria da eta herriko jai nagusiei izen ematen die.

Kokalekua aldatu

Lazkaotik Olaberriara doan errepidearen hasieran dago, herrigunean bertan, San Jose auzoa auzoa hasi aurreko biribilgunean, ezkerreko bidea hartuta.

Historia aldatu

1024ean jada baseliza sail baten dohaitza agiri batean aipatua da.

Eraikina aldatu

Barnealdeko erdialdeko erretaula polikromatua da eta erdian San Prudentzioren irudia du. Sabaitik Kristo handi baten irudia zintzilikatua dago.

Aldare nagusiaren ezkerrean XVI. mendeko Ama Birjina baten irudia duen tabernakulu bat dago. Elizari atxikia dagoen seroretxea 1767an eraiki zen.

Mezak aldatu

  • Jaiegun bezperetan, arratsaldeko 20:00etan
  • Jaiegunetan 10:00etan eta 11:30etan
  • San Prudentzio egunez, apirilaren 28an, meza ospatu eta bertaratuentzako hamaiketakoa egiten da.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.