San Pedro de Montes monasterioa

San Pedro de Montes monasterioa Espainiako Leongo probintzian dagoen Montes de Valdueza alkate auzoko eraikin historikoa da. San Fruktuoso Bragakoak sortu zuen, 635 urtean.[1] Monasterio hau Santa María de Carracedoko monasterioarekin lurraldeen ikuspuntutik Bierzoko garrantzitsuenak izan ziren; ekonomikoki, aldiz, ez ziren hain indartsuak. Historiaren momentu desberdinetan haren jarraipenari buruzko zalantza handiak izan ziren. XIX. mendean sute batek oso gaizki utzi zuen eta XX. mendearen amaieran bere egoera kezkagarria zen.[2] Gaur egun, ordea, aurrera eraman diren laneei esker, Hispania Nostra ondarearen zerrenda gorritik aterata izan da.

San Pedro de Montes monasterioa
Kultura ondasuna
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ProbintziaLeóngo probintzia
UdalerriaPonferrada
Koordenatuak42°26′46″N 6°34′14″W / 42.44606°N 6.57053°W / 42.44606; -6.57053
Map
Historia eta erabilera
ElizbarrutiaRoman Catholic Diocese of Astorga (en) Itzuli
Arkitektura
EstiloaMozarabiar artea
Ondarea
BICRI-51-0000670

Historia aldatu

Monasterioko dokumentuetan bertan gordetako tradizioaren arabera, VII. mendean sortu zuen Fruktuoso Bragakoa. Ondoren San Valerio abade izendatuko zuten. Klaustroko bizitza eten egingo litzateke Iberiar penintsulako musulmanen inbasioarekin batera.[3] 890an San Xenadiok monasterioa zaharberritu zuen, dozena fraidekin batera kongregazioa birfundatuz. 896an beneditarren erregela onartu zuten. 918an Ordoño II.a Leongoa erregeak haraneko erreserba eman zion eta 1124an, Urraka Gaztelakoa erreginak beste erreserba bat eman zion Horniako San Romanen, Duero ibaiaren ertzean. Hurrengo hamarkadetan berri gutxi jaso dira, 1164an Don Nunok, beste abadeak, eraikina eta eliza berreraiki zituen arte. 1243 urtearen ondoren eliza erori ondoren berriro eraiki zen. XVIII. mendean eliza berriro erori zen eta berriro eraiki zuten. Egungo tenplua garai horretakoa da; aurrekoaren materialak berrerabili ziren berreraikuntzan. Mendizabalen desamortizazioaren ondoren (1835),[4] sute batek komentuko eraikinen zati bat eta klaustroa suntsitu zituen, arku gutxi batzuk baino ez zirelarik geratzen.[5]

XX. mendean zehar eraikinen egoera kezkagarria zen. Gainera lapurketa batzuk egin ziren. 1931an Espainiako Gebernuak monumentu historiko-artistikoaren izendapena egin zion. Hala ere, egoera tamalgarria ez zen hobetu. 1999an, Eloy Algorrik, Gaztela eta Leongo Juntaren finanzizioarekin, monumentua berreskuratzeko Plan bat prestatu zuen. Ondoren, kanpaina desberdinetan (2002, 2003, 2017), alde desberdinak berreskuratu dira.[6] Horri esker, monasterioa Hispania Nostra ondarearen zerrenda gorritik aterata izan da.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Joaquín Herrezuelo: Historia del Monasterio de San Pedro de Montes.
  2. Quintana Prieto, Augusto; Fernández García, Amalio: Guía del Bierzo. León. Imprenta Provincial, 1965.
  3. https://www.asturnatura.com/turismo/monasterio-de-san-pedro-de-montes/15190.html
  4. García González, Miguel José. La Desamortización de Mendizabal y Espartero en El Bierzo, 1994, ISBN 84-87081-84-3.
  5. https://www.infobierzo.com/el-monasterio-de-san-pedro-de-montes-como-nunca-lo-has-recorrido-los-tesoros-de-la-tebaida-berciana-ii/235412/
  6. https://www.bierzotv.com/eloy-algorri-satisfecho-con-el-premio-de-arquitectura-ha-subido-mucha-gente-a-visitar-el-monasterio-de-montes/

Kanpo estekak aldatu