Duero
(«Duero ibaia» orritik birbideratua)
Duero[1] ibaia (Douro, portugesez) Iberiar Penintsulako hirugarren luzeena da, Tajo eta Ebroren ondoren. Halaber, Penintsulako arro luza-zabalena du.
Ibilbidea aldatu
Espainian jaio da, Urbiongo mendietan (Soria). Portugalen itsasoratzen da, Porto hiritik hurbil.
Ibaiadarrak aldatu
Esla, Valderaduey eta Pisuerga eskuinaldean, eta Agueda, Yeltes eta Tormes ezkerraldean ibaiadar nagusiak dira.
Beste ibai txikiago batzuk Riaza, Duraton, Cega, Adaja, Zapardiel, Guareña, Trabancos eta Tamega ditugu.
Urtegiak aldatu
Izena | Probintzia | Edukiera |
---|---|---|
Cuerda del Pozo | Soria | 249 hm³ |
Los Rábanos | Soria | 6 hm³ |
San José | Valladolid | 6 hm³ |
Villalcampo | Zamora | 66 hm³ |
Castro | Zamora | 27 hm³ |
Aldeadávila I eta II | Salamanca | 115 hm³ |
Saucelle | Salamanca | 169 hm³ |
Erreferentziak aldatu
Kanpo estekak aldatu
- (Gaztelaniaz) "Confederación Hidrográfica del Duero"