San Mikel eliza (Linlithgow)
San Mikel eliza (ingelesez: St Michael's Parish Church) Eskoziako Linlithgow herriko eliza da, Eskoziako Elizak duen handienetakoa. Errege familiaren egoitza izandako Linlithgow jauregiaren alboan dago. A mailako eraikina izendaturik dago.
San Mikel eliza | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Mendebaldeko Lothian |
Koordenatuak | 55°58′41″N 3°36′01″W / 55.9781°N 3.60033°W |
Historia eta erabilera | |
Izenaren jatorria | Mikel goiaingerua |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura gotikoa |
Ondarea | |
Historia
aldatuDavid I.a Eskoziakoak 1138an eliza eraikitzeko baimena eman zuen eta 1242an eraiki zuten aurrez bazen eliza txikiago baten gainean. 1424an sute hadi batek erre zuen eta gaur egungo eraikina XV. mendean altxatutakoa da, eraikuntza 1540an bukatu bazen ere. Maria I.a Eskoziakoa alboan dagoen Linlithgow jauregian jaio zen eta San Mikel elizan bataiatu zuten.
1559ko Eskoziako Erlijio Erreformak kanpoaldean zeuden estatua guztiak suntsitu zituen, eta san migel beraren estatua ere desitxuratu eta egituraren parte bihurtu zen. 1646an Oliver Cromwellen tropek hartu zuten herria eta eliza zaldientzako ukuilu gisa erabili zuten.
Gauzak horrela XIX menderako eliza egoera penagarrian aurkitzen zen. Zati batzuk eraitsi eta berreraiki egin ziren.
Iruditegia
aldatuKanpo estekak
aldatu- Webgune ofiziala (Ingelesez)