San Migel baseliza (Motxorro)

Legazpiko eraikina

San Migel bazeliza, Gipuzkoako Legazpi udalerriko Motxorro auzoan dagoen baseliza bat da. Legazpitik Oñatirako bidean dago, Mirandaolako burdinolaren parean.

San Migel baseliza (Motxorro)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaMotxorro
Koordenatuak43°02′15″N 2°20′19″W / 43.037369°N 2.33855°W / 43.037369; -2.33855
Map
Historia eta erabilera
ElizbarrutiaDonostiako elizbarrutia

Historia

aldatu

Usadioaren arabera, Legazpiko antzinako parrokia nagusia zen, gaur egungo Andre Mariaren Jasokundearen eliza eraiki arte. Jada agirietan 1556an bazegoela erregistratua dago[1]

Bere aurrealdeko etxean Domingo Agirre misiolaria bizi izan zela suposatzen da.

Eraikina

aldatu

Eskuineko horman puntu erdiko arkua duen sarrerako atea eta hiru gezileiho aurki daitezke. Barruan ezaugarri ezberdinek atentzioa deitzen dute: hala nola zoru artistikoek, adreiluz.

Ospakizunak

aldatu

San Migek egunean (irailaren 29an) legazpiarrak baselizara meza entzuteko asmotan hurbiltzen dira.

Meza goizeko hamaiketan gauzatzen da eta beronen ostean, bizilagunek bertaratuei salda, txorizoa, odolkia eta ardoa eskaintzen diete. Festa astean zehar erortzen denean, herriko ikastetxeek haurrak bertara eramaten dituzte.

Bidean behera goazela, bide kontra San Migel, San Markos eta San Sebastiani eskainitako santutxo topa daiteke.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu