San Martin baseliza (Añorbe)

XVI. mendeko kristau baseliza, Añorben kokatua

San Martin baseliza Izarbeibarrako Añorbe udalerrian kokatutako XVI. mendeko kristau baseliza bat da. Barroko estiloa ditu.

San Martin baseliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaAñorbe
Koordenatuak42°39′31″N 1°43′11″W / 42.65860953°N 1.71976774°W / 42.65860953; -1.71976774
Map

San Martin mendiak, 715 metroko garaierarekin, kokapen estrategikoagatik, herrixka gotortu bat izan zuen Burdin Aroan, K.a. VI. mende inguruan, eta gaztelu bat Erdi Aroan.

Bigarren karlistaldian ermita karlisten gotorleku bihurtu zen, eta handik Iruñerako, Gareserako eta Tafallarako bideak menderatzen ziren. Horretarako, bi solairu egokitu ziren. Behealdean, troparen eta ofizialen zati bat, munizioen eta janarien biltegiak eta uraska bat jarri zituzten. Goiko solairuan ostatu gehiago jarri ziren militarrentzat, sukaldea eta aginte-postua. Eulogio Después y Dusay landa-mariskalaren agindupean zeuden liberalek hartu zuten 1875eko martxoaren 2an.

San Martin baseliza XVI. mendetik dago, nahiz eta gaur egungo eraikina barrokoa izan. Oinplano angeluzuzena du eta bost ataleko gangaz estalita dago. Eraikuntza-elementuak pobreak dira, harlanduxkaz eta harlangaitzez eginak. Ez dago apaindura-motiborik. Ate dinteldua hegoaldeko horman irekitzen da. Ekialdeko horman, ermitaren burualdean, kanpai-horma handi bat dago, Jesusen Bihotz Sakratuaren eskulturaz errematatua. 1947an eraiki zuten, Victor Eusaren proiektuaren arabera, eta herriko pertsona batek ordaindu zuen.

Erreferentziak aldatu

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu