San Marko eliza (Zagreb)

Artikulu hau Zagrebeko elizari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Marko».

San Marko eliza
Kokapena
Estatu burujabe Kroazia
Town in CroatiaZagreb
Koordenatuak45°48′58″N 15°58′26″E / 45.8161°N 15.9739°E / 45.8161; 15.9739
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXIII. mendea
Izenaren jatorriaMarko Ebanjelaria
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Archdiocese of Zagreb (en) Itzuli
IzenaMarko Ebanjelaria
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
Dimentsioak15,5 (zabalera) × 36 (luzera) m
Ondarea
Z-182

San Marko eliza (kroazieraz: Crkva sv. Marka) Zagreb hiriko eliza ezaguna da, izen bereko plazan kokaturik dagoena, Gornji Grad auzoan.

Egitura aldatu

Hegoaldeko aurpegiko leiho erromanikoak erakusten du XIII mende inguruko eliza dela baina gaur egun dakusaguna XIV mendeko berreraikuntza da. Hiru habearteko eliza gotikoa egin zuten orduan.

Elementu aipagarria XIV mendeko atariaren dekorazioa da Pragako Parler familiak egindakoa. Hamaika nitxotan hamabost irudi azaltzen dira, denen gainetik San Jose eta Andre Mariaren eskulturak daude. Ipar-mendebaldeko horman Zagrebeko armarri zaharrena dago, 1499an egindakoa.

Eliza ezagun egin duena teilatuko armarriak dira. Kolorezko teilez bi armarri daude marraztuta; Kroaziako hiru erreinuena bata (Kroazia, Eslavonia eta Dalmazia) eta Zagreb bertako armarria bestea.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu