San Lorenzoko katedrala
San Lorenzoko katedrala Paraguaiko Errepublikako San Lorenzo hirian dagoen estilo neogotikoko katedral katolikoa da. Eraikitze-lanak 1919an hasi eta 1968an amaitu ziren.
San Lorenzoko katedrala | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Paraguai |
Paraguaiko departamendu | Erdialdeko departamendua |
Hiria | San Lorenzo |
Koordenatuak | 25°20′31″S 57°30′30″W / 25.34194°S 57.50833°W |
Historia eta erabilera | |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Roman Catholic Diocese of San Lorenzo (en) |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura neogotikoa |
Hiriko erdigunean dago, hainbat plazaz, plazatxoz eta oinezkoentzako kale batez inguratuta. Katedralak eta plazatxoek etxadi bat hartzen dute, Gaspar Rodriguez de Francia, San Lorenzo eta Coronel Romero kaleek eta Defensores del Chaco hiribideak inguratuta.