San Kristobal baseliza (Erandio)
San Kristobal baseliza Bizkaiko Erandio udalerrian dagoen baseliza bat da. Goierri eremuko Madalena auzoan dago, San Kristobaleko Landa deritzon lekuan, Madalena baseliza txikitik berrogeita hamar metro eskasera. Santutxuzarra, Santutxubarri baserriak, Meso edo Mesoien baserri multzoa (Mesobarri, Mesoko eta Mesokotorre) eta Iketze baserri multzotik (Iketze, Iketzerdia eta Iketzeatze) hurbil dago. 1957an zaharberritua izan ostean, jatorrizko eraikinetik iparraldeko hormak baino ez dirau. Honi esker baselizaren antzinatasuna 400 urtekoa dela baiezta daiteke.[1]
San Kristobal baseliza | |
---|---|
San Kristobal baselizaren irudia. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Erandio |
Koordenatuak | 43°19′30″N 2°57′22″W / 43.325°N 2.956°W |
Historia eta erabilera | |
Elizbarrutia | Bilboko elizbarrutia |
San Kristobali sagaratua dago. Baselizaren aurrean sokatiran jarduteko asfaltatutako lekua dago. Baselizak. Erandio ezagutuz.
Eraikina
aldatuBere oinplano laukizuzenak 16,54 x 7,19 metroko neurriak ditu. Lau uretako teilatua ditu eta atariko estalpe baxuagoa da -Epistola albokoa (Hegoaldea)-. Atariak harrizko eskailera eta hormari atxikitako harrizko eserlekuak ditu. Hormak bistako harginlanez eginak daude.[2]
Kanpai-hormak kanpai bakar batentzako baoa du, goialdean harrizko gurutzea eta alboetan baoaren altueran bi pinakulu ditu, aldi berean bi akrotera dituztelarik. Hegoaldean erdi puntuko arkudun ate bat du. Mendebaldean dinteldun leihoa, eta beste hiru mendebaldean. Zorua harlanduzkoa du.
Barnean San Kristobalen irudia dago.
Jaieguna
aldatuUrtero, uztailaren 10an, San Kristobal Egunez, meza eta erromeria ospatu ohi dira.
Larunbat eta igandero meza ospatu ohi da.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Bazelizak. Erandio ezagutu. http://erandioezagutuz.wikispaces.com/
- ↑ Irudian margotutako hormak dituela ikus daiteke baina testuan bistako hargilana aipatzen da (Gurutzi Arregi Azpeitia (1987), Ermitas de Bizkaia, II. bilduma, ISBN 84-398-9631-X, 113. orr., Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Institutua. Bilbao.)
Bibliografia
aldatu- Gurutzi Arregi Azpeitia (1987), Ermitas de Bizkaia, II. bilduma, ISBN 84-398-9631-X, 113. orr., Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Institutua. Bilbo.