San Jurgi lore

Landare belarkara eta bizikorra, 60 cm ingurukoa eta hosto obatu/lantza-formako eta oposatuak, lore arrosak eta fruitu sikua dituena. Horma eta ezpondetan hazten da, bereziki eskualde atlantikoetan

San Jurgi lorea edo San Jorge lorea (Centranthus ruber) landare belarkara da, Caprifoliaceae familiakoa, nahiz eta batzuetan Valerianaceae barnean sailkatua agertu. Jatorria Mediterraneo inguruan du. Oso ohikoa da landare apaingarri gisa, baina askotan bertakotua aurkitzen da bide bazter eta hormetan.

San Jurgi lore
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaDipsacales
FamiliaCaprifoliaceae
GeneroaCentranthus
Espeziea Centranthus ruber

Hostoak entsaladan edo egosita jan daitezke. Belar bedeinkatuaren efektu bertsuak eragiten ditu eta antiespasmodikoa da.

Habitata aldatu

San Jurgi lorea Mediterraneo inguruko lurraldeetan du jatorria: Afrika iparraldea (Magreb), Turkia, Grezia, Jugoslavia ohia, Italia, Frantzia, Espainia eta Portugal.

Espezie termofiloa da, oso lur lehorretan ere garatzen dena. Haitz tarteetan, ezponda harritsuetan eta horma zaharretan hazten da. Lurraren eraketa kimikoak ez du baldintzatzen.

Ezaugarriak aldatu

Landarearen luzera izan ahal da 30 cm eta 1,30 m artekoa. Zurtoin biribildu, huts eta leuna du, 12 mm diametrokoa. Hostoak, 5 cm luzekoak, pittin bat mamitsuak dira, oposatuak eta puntadunak.

Loreak oso ugariak dira eta korola arrosak edo gorriak, korinbo trinkoetan bilduak. Barietate apaingarri batzuk zuriak dira.

Fruitua akenio txiki bat da.


Kanpo estekak aldatu