San Joseren etxea

eraikitako euskal ondare nabaria Getxon

San Joseren etxea edo San Joseren jauregia Getxo udalerriko Areeta auzoko Zugazarte 52 garren zenbakian kokatuta dago.

San Joseren etxea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Getxoko eremu berezia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaGetxo
Koordenatuak43°20′04″N 3°00′35″W / 43.334345°N 3.009699°W / 43.334345; -3.009699
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza 1914
Arkitektura
ArkitektoaJosé Luis Oriol Uriguen
EstiloaArkitektura eklektikoa
Ondarea
EJren ondarea68

San Joseren Etxea eraikin eklektiko bat da, eta egileak, Jose Luis Oriol jaunak mende hasieran eraiki zuen, 1914. urtean, hain zuzen ere. Lau aldeak agerian dituen eraikina da. Gorputz hori arkitekto berak eraiki zuen 1916. urtean finkako garaje izateko. Estilistikari dagokionez, euskal erregionalismo berriaren moldeetan sartzen da. Eraikin hau kalitate handikoa da arkitekturaren ikuspuntutik, eta gainera oso leku egokian dago.[1]

Eraikina aldatu

Oin irregularrekoa eta estalki laukoa, terraza itxurako teilatua baitu ukondoz osaturiko erlaitz zabal baten gainean. Fatxada nagusiak oso perfil mugitua aurkezten du, izan ere, hiru gorputzen planoak harmailen gisara egokitzen dira, horietan aurreratuena eskuin albokoa izanik, forma poligonala duena, hain zuzen ere. Altxaeran sotoa, behe-oina, beste oin bat eta ganbara ditu. Altuera horien artean inposta-lerro bi luzatzen dira eta baoen sei ardatz nagusi antolatzen dira. Behe-oinean erdi-puntukoak dira baoak, eta horien artean aipagarria da sarrerako karrerapea, koloma bikoitzetan bermaturiko arkuek eratua. Lehenengo solairuko baoak, barlasaiekin, dinteldunak dira, eta ukondoen gainean bermatzen dira. Ezker alboan burdinsarea du terraza kareldunak. Ganbaran bao etzan txiki batzuk irekitzen dira. Fatxadan Urquijo Oriol Urigüen eta Gordo-Sáezen armarriak aurkezten dira. Terraza itxurako estalkiaren barruan gorputz txiki bat azaltzen da eta gainean pinakuluak dauzka. Kalitate oneko silarriz egina da eraikina. Jatorrian ere zabala zen lorategi batek inguratzen du, eta azken hau, aldi berean, horma batez inguratuta dago. Sarrerako atea ederra da. Sarreraren ondoan eraikin lagungarri bat altxatzen da..

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

 

Kanpo estekak aldatu