San Jose baseliza (Tafalla)

XIX. mendeko kristiau baseliza, Tafallan kokatua

San Jose baseliza Nafarroa Garaiko Erdialdea eskualdeko Tafalla udalerrian kokatutako XIX. mendeko kristiau baseliza bat da.

San Jose baseliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaTafalla
Koordenatuak42°31′34″N 1°39′57″W / 42.5260112°N 1.6657822°W / 42.5260112; -1.6657822
Map

Historia aldatu

1879koa da eta hiru ataleko habeartea du, burualde poligonala eta goi-korua oinaldean, eta bi kapera txiki ditu atxikita bi aldeetan. Estalkia laua da kaperetan, eta gurutze-ganga beheratua du habeartean pilareen gainean, eta gailonatua Kapera Nagusian. Hormek kontrahorma finez artikulatutako harlandu txikiak dituzte. Oinaldean, erdi-puntuko arku sinple bat irekitzen da eta, bere gainean, arrosa-leiho biribil handi bat. Leihoak ere erdi-puntukoak dira. Kanpai-horma soil batek fatxada errematatzen du.

Erreferentziak aldatu

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu