San Joan Bataiatzailearen eliza (Muskiz)

Muskizko eliza

San Joan Bataiatzailearen eliza edo Somorrostroko San Joan eliza Muskizen dagoen eliza da, Joan Bataiatzailearen omenez sagaratua. Eraikuntza 1742an hasi zen Barbadun zubia zegoen tokitik hurbil 1682. eta 1685. urte bitartean eraikitako San Joan baseliza kokatzen zen leku berean.[1]

San Joan Bataiatzailearen eliza
Villariasko markesaren hilobia, elizaren barnealdean
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaMuskiz
Koordenatuak43°19′20″N 3°07′23″W / 43.3222°N 3.1231°W / 43.3222; -3.1231
Map

Gurutze formako planta du, hiru zatikoa gehi zabalera bereko goi-buru oblongoa; gurutzadurako besoak karratuak dira -kaperetan-, bakoitzak bere sakristiarekin. Goi-buruaren atzean, sakristia nagusia dago. Harlangaintzez eta harlanduz egina dago, gurutze nagusiaren menpeko makla ederrez.[2]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa