San Gotardo pasabidea
San Gotardo pasabidea, alemanez: Gotthardpass; italieraz: Passo del San Gottardo), Lepontiar Alpeetan eta Suitzan, Andermatt (Uri) eta Airolo (Ticino) udalerriak elkarlotzen dituen mendate bat da. 2.109 metroko garaiera du. Mendate gainean aterpea eta museoa daude.
San Gotardo pasabidea | |
---|---|
Watershed between the Adriatic Sea and the North Sea (en) | |
Geografia | |
Altuera | 2.106 m |
Mendikatea | Lepontiar Alpeak |
Lurraldea | Uri kantonamendua, Ticino, Andermatt eta Airolo |
Ezaugarriak | |
Igarobidea | Tremola San Gottardo (en) Main road 2 (en) |
Hizkuntz eremuen arteko muga ere egiten du, mendatearen iparraldean alemanez eta hegoaldean erromantxeraz eta italieraz mintzatzen baita.
Antzinarotik ezaguna eta erabilia izan den pasabidea da, Milanera zihoan ibilbidean. Halere, XIII. mendera arte ez zen modu zabalean erabilia izan, Reuss ibai emaritsua zeharkatu beharra suposatzen baitzuen, Andermatt ibarreko Schöllenen arroilan, udaberrian neguko goi mendietako elurrak urtu ondoren urez gainezka zegoen ibaia. Horrek, inguruko herrietako kontakizunen arabera, apirila eta maiatzaren artean ibaia zeharkatzen saiatzen ziren bidaiari asko itota hil izana ekarri zuen.
Ibaia segurtasunez zeharkatu ahal izateko, 1220an, Deabruaren zubia (Teufelsbrücke) izenekoa eraiki zen. Europan izen berdina duten zubi ugaritan bezala, honi buruzko kondaira ugari ere badaude.