San Giles katedral edo Edinbugheko Eliza Nagusia (ingelesez: St. Giles Cathedral edo High Kirk of Edinburgh) Eskoziako Edinburgh hiriburuaren erdigunean dagoen katedral bat da, hain zuzen ere Edinburgheko Hiri Zaharran kokatzen den Royal Mile kalean dago, Edinburgheko gaztelua eta Holyrood jauregiaren artean. A mailako eraikina izendaturik dago. Edinburgh hiriko San Giles santu zaindaria sagaratua dago.

San Giles katedrala
Presbytery of Edinburgh
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaEdinburgoko Hiria
Koordenatuak55°56′58″N 3°11′27″W / 55.9494°N 3.1908°W / 55.9494; -3.1908
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXIV. mendea
Izenaren jatorriaSaint Giles (en) Itzuli
ErlijioaEskoziako Eliza
IzenaSaint Giles (en) Itzuli
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
Ondarea
Webgune ofiziala

Historia

aldatu

Eraikinaren zatirik zaharrena erdialdeko zutarriak dira, batzuek diotenez 1124an eraikiak, halere baieztapen hau egiaztatzeko daturik ez dago. 1385an katedralak sutea jasan zuen, ondorengo urteetan berreraiki eta kaperak gehitu zitzaizkion. 1466an eliza kolegiata izendatu zuten eta kategoria igotzearen ondorioz sabaia altxatu eta kanpandorrea eraiki zitzaion. XVI menderako 50 aldare inguru zituen, haietako batzuk merkatariek hiriko patroiari babesa eskatzeko ordainduak.

Eskoziako Erlijio Erreforma garaian John Knox bihurtu zen katedraleko agintari. 1572an hil zenean bertan hobiratu zuten. 1580rako eliza hainbat aretotan zatitu zuten presbiteriarrek ohi zuten bezala baina 1633an Karlos I.a erregeak hesiak bota arazi zituen Edinburgheko Apezpiku egoitza bertan ezartzerakoan. 1639an ordea berriz ezarri zituzten hesiak 1881 arte iraun zutenak.

XVII mendean kariloia gehitu zitzaion. 1872an William Chamberseko berriztatze plan bat egin eta finantziatu zuen Eskoziako Westminster Abadia bihrutu nahi zuela esanez.

 
St Giles katedralaren barnealdearen ikuspegi panoramikoa.

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu