San Francisco (Be Sure to Wear Flowers in Your Hair)

San Francisco (Be Sure to Wear Flowers in Your Hair) (euskaraz San Francisco (Egon Hadi Ziur Hire Ilean Loreak Eramateaz)) The Mamas & the Papas estatuar pop musika taldeko John Phillips musikariak idatzi eta Scott McKenzie kantautoreak abestutako abesti bat da. 1967ko maiatzaren 13an The Voice of Scott McKenzie diskoaren barnean argitaratu zen.

Izenburuak ongi adierazten duen gisa, AEBtako hippie mugimenduaren hiriburua zen San Francisco hiriburuari buruzko abestia da. Ondorioz, 1960ko hamarkada, San Francisco hiria edota hippie mugimenduan girotutako filma askotako soinu bandetako ohiko abestia izan da, tartean Frantic (1988), Forrest Gump (1994) eta The Rock (1996).

Bitxikeri gisa, Bee Gees ingeles taldeak abesti honi erantzun asmoz Massachusetts idatzi eta abestu zuen, Massachusetts estatutik San Franciscora bizitzera joan baina herrimina duen norbaiten ikuspuntua agertzen da.

Kanpo estekak aldatu