San Esteban eliza (Lusarreta)

Erdi Aroko kristiau eliza, Lusarretan kokatuta

San Esteban eliza Artzibarko Lusarreta lekuan Erdi Aroko kristiau eliza bat da.

San Esteban eliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaArtzibar
Koordenatuak42°55′57″N 1°23′35″W / 42.93253992°N 1.39313888°W / 42.93253992; -1.39313888
Map

Eraikina aldatu

Kalkuluen arabera, 1200 inguruan eraiki zen, nahiz eta gerora hainbat berrikuntza izan, hala nola XVI. mendeko kapera bat edo XVII. mendeko sakristia. Habearte irregularrak hiru atal desberdin ditu, burualdea zuzena da eta sakristia du atzean. Alboetan bi kapera ditu, oinplanoari nolabaiteko gurutze forma ematen diotenak. Estalkia kanoi-gangazkoa da, eta parpain-arkuz sendotuta dago. Korua oso sinplea da, egurrezkoa. Bertan, solibak XVII. mende ingurukoak diren artisau-eskultura xaloak eta ederrak egiteko aprobetxatu dira. Pinturaren kolore pixka bat geratzen zaie oraindik. Erretaula nagusia XVII-XVIII. mendekoa da, eta albokoak XVII. mendeko manieristak ziren, baina desagertu egin dira. Nafarroako Entziklopediaren arabera, Pedro Arraydu mihiztatzaileari kontratatu zizkioten, eta haren alargunak Domingo Luna eskultoreari eman zizkion 1621ean.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu