San Bernardino pasabidea

San Bernardino pasabidea (alemanez: Bernhardinpass; italieraz: Passo del San Bernardino), Lepontiar Alpeetan eta Suitzan, Thusis (Grisonia) eta Bellinzona (Ticino) udalerriak elkarlotzen dituen mendate bat da. 2.066 metroko garaiera du. Hizkuntz eremuen arteko muga ere egiten du, mendatearen iparraldean alemanez eta hegoaldean erromantxeraz eta italieraz mintzatzen baita.

San Bernardino pasabidea
Q45314472 Itzuli
Sanbernardino2066.jpg
Geografia
Altuera2.065 m
MendikateaLepontiar Alpeak
LurraldeaGrisonia

Ibilbidea, jada XV. mendean mandorako erabilia, Thusis eta Splügen artekoa, Via Mala izenez ezagutzen zuten. 1770ean gurpil bidezko ibilgailuentzako bide bat ireki zuten; 1821 eta 1823 artean nabarmen hobetu zuten bide hori, neurri batean Sardiniako Erresumak finantzatua, zuzenean Austriak kontrolatzen ez zuen Genoa eta Grisonia lotzen zituen merkataritza bide bat hobetzeko asmoz.

Trafikoa asko erraztu zen 1967an San Bernardino errepideko tunela amaitu zutenean: harrezkero, pasabidean ibilgailuen trafikoa murriztu egin da, tunela saihesteko denbora hartu dutenei mesede eginez. Bidea maiatzetik azarora baino ez dago irekita.

San Bernardino pasabidea eta Laghetto Moesola

KlimaAldatu

Hona hemen 1.638 metrotara dagoen meteorologia-estazioaren datuak:

      Datu klimatikoak (S. Bernardino herrixka (1981-2010))      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 0.6 0.7 3.2 5.8 10.8 15.1 17.8 17.2 13.2 9.2 3.8 1.0 8.2
Batez besteko tenperatura (ºC) -3.6 -3.6 -0.9 1.9 6.5 10.5 13.0 12.4 8.9 4.9 0.0 -3.0 3.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -7.6 -7.5 -4.7 -1.5 2.6 6.0 8.3 8.1 5.0 1.3 -3.3 -6.5 0.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 89 62 95 171 216 188 188 193 202 182 162 105 1854
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) 7.5 6.7 8.5 11.2 14.7 12.0 11.5 12.4 10.1 10.7 9.4 8.2 122.9
Elur egunak (≥ 1.0 cm) 8.9 7.5 7.4 8 1.8 0.1 0 0 0.2 1.6 6.9 8.6 51
Eguzki orduak 101 109 140 120 125 150 172 159 138 114 88 88 1504
Hezetasuna (%) 63 64 65 71 74 71 71 73 75 76 71 68 70
Iturria: MeteoSwiss[1]

ErreferentziakAldatu

  1. Federal Office of Meteorology and Climatology (MeteoSwiss). Climate Norm Value Tables. in: Climate diagrams and normals from Swiss measuring stations..

Kanpo estekakAldatu