Samuel Butler (eleberrigilea)

Artikulu hau eleberrigileari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Samuel Butler».

Samuel Butler (Langar, Nottinghamshire, 1835eko abenduaren 4a - Londres, 1902ko ekainaren 18a) eleberrigile ingelesa izan zen.

Samuel Butler (eleberrigilea)

Bizitza
JaiotzaNottinghamshire1835eko abenduaren 4a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaLondres1902ko ekainaren 18a (66 urte)
Hobiratze lekuaSt Paul's Churchyard (en) Itzuli
Familia
AitaThomas Butler
AmaFanny Worsley
Ezkontidea(k)ezkongabea
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaSaint John's College (Cambridge)
Shrewsbury School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea, margolaria, nekazaria, zientzia-fikzio idazlea, itzultzailea eta argazkilaria
Lantokia(k)Britainia Handia
Genero artistikoautopia

Find a Grave: 6521532 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Apaiza zen; erlijio-krisi bat izan ondoren, Zeelanda Berrira joan zen, eta lau urte eman zituen han ardi-hazkuntzan (1860-1864). Ingalaterrara itzuli ondoren, erlijio-arazoez arduratu zen; ikuspegi arrazionalista eta kritikotik aztertu zituen: The Evidence for the Resurrection of Jesus Christ (1865, Jesu Kristoren Errenazimentuaren frogak, izenpetu gabe argitaratua). Garai hartako Ingalaterrako ohiturak eta pentsaera Butlerren satiraren helburu izan ziren: Erewhon revisited (Erewhon berriz bisitatua, 1901). The Way of all Flesh (Haragiaren bidea) eleberri autobiografikoa, ohiko heziketa moduen satira bortitza dena, Butler hil ondoren baino ez zen argitaratu (1903). Halaber, Darwinen teorien aurkako liburuak idatzi zituen: Life and Habit (Bizia eta ohitura, 1877), Evolution, old and new (Bilakaera berria eta zaharra, 1879). Musikari gisa zenbait oratorio moldatu zituen. Iliada eta Odisearen itzultzaile, azken hau Nausikaaren lana zela zioen: The Authoress of Odyssey (Odisearen egileak, 1897).

Lan hautatuak aldatu

  • A First Year in Canterbury Settlement With Other Early Essays (1914)
  • Alps and Sanctuaries of Piedmont and the Canton Ticino (1881)
  • The authoress of the Odyssey (1897)
  • Erewhon, or Over the Range (1872)
  • Erewhon Revisited Twenty Years Later: Both by the Original Discoverer of the Country and by His Son (1901)
  • Evolution, Old & New (1879)
  • Ex Voto; An Account of the Sacro Monte or New Jerusalem at Verallo-Sesia (1888)
  • Fair Haven, The (1913)
  • Iliad of Homer, The: Rendered into English Prose
  • God the Known and God the Unknown
  • Life and habit (1878)
  • The Odyssey of Homer
  • Shakespeare's Sonnets Reconsidered (1899)
  • The Note-Books of Samuel Butler (1912)
  • Unconscious Memory (1880)
  • Luck or Cunning as the Main Means of Organic Modification? (1887)
  • The Way of All Flesh (1903)

Erreferentziak aldatu