Samaniego abesbatza
Samaniego Abesbatza
| ||
---|---|---|
Datuak | ||
Jatorria | Gasteiz | |
Musika mota | Klasikoa | |
Zuzendaria | Aitor Sáez de Cortázar Arturo Goikoetxea Nagore Alangua | |
Urteak | 1977tik gaur egun arte | |
Fundatzailea | Antton Lete | |
Webgunea | https://samaniego.org/eu/ |
Samaniego Abesbatza Antton Leteren ekimenez, 1977an, Gasteizko Samaniego Ikastetxearen ekimen musikalaren barne. Egun, 40 kidek osatzen dute abesbatza, Nagore Alanguaren zuzendaritzapean. Taldea Arabako Abesbatzen Elkarteko kidea da.
Zuzendariak Aldatu
- Aitor Sáez de Cortázar: 2009. urte arte.
- Arturo Goikoetxea: 2009tik 2014 arte.
- Nagore Alangua: 2004tik gaur egun arte.
Ibilbidea Aldatu
Taldeak bere errepertorioan ia garai eta estilo guztietako obrak abestu ditu, Kantu gregorianotik, XXI. mendeko musikaraino, eremu sinfoniko koralean ere lanak eginez, Carl Orffen Carmina Burana, Mozarten Requiem, Händelen Hallelujah, Beethovenen sinfoniak, Donizettiren L 'elisir d' amore opera, etab. Hainbat musika-talderekin, bestetik, (Gasteizko Udal Musika Banda, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Gasteizko Camerata Ganbera Orkestra) lankidetza ugari izan ditu abesbatza honek.
Gasteiz hiriko ekitaldirik esanguratsuenetan parte hartu du abesbatzak, hala nola Gasteizko jaietako pregoietan, Gabonetan, Urrezko Zeledonetan, Gasteizko guduaren mendeurrenean … Era berean, folklorea eta, bereziki, Euskal Herrikoa, interes bereziarekin lantzen du abesbatzak.
Asko dira eman dituen kontzertuak, bai Euskal Herrian, bai Estatuko gainerako herrialdeetan, eta emanaldiak egin ditu Frantzian, Belgikan, Suitzan, Italian, Portugalen, Alemanian, Hungarian, Txekiar Errepublikan…[1]