Carmina Burana
Carmina Burana (euskaraz Beuern-eko abestiak) XII. eta XIII. mendeko goliardo abestien bilduma bat da. Eskuizkribu hau XIX. mendean Alemaniako Baviera estatuko Benediktbeuern udalerriko benediktar monasterioan topatu zen, gaur egun Munich hiriko Bavaria Estatuko Liburutegian gordetzen delarik. Testu ia gehiena latinez idatzirik dago, zeozer goi erdialdeko alemanez ere badator, eta Antzinako frantses eta proventzaleraz ere ohar batzuk baditu.
Carmina Burana | |
---|---|
Carmina Burana eskuizkribuko Fortunaren Gurpila. | |
Datuak | |
Idazlea | (XII. eta XIII. mendea) |
Argitaratze-data | 1847 |
Generoa | Olerkigintza Epikoa |
Jatorrizko izenburua | Carmina Burana |
Herrialdea | Bavaria, Alemania |
Euskaraz | |
Izenburua | 'Beuern-eko abestiak' |
Bitxikeria
aldatuXX. mendean Carl Orff alemaniar konposatzaileak Carmina Burana idazlaneko hainbat testu hautatu eta hauen hitzak erabiliz Carmina Burana musikalan ospetsua konposatu zuen.