Samaniar edo amaniar (latinez: Amani) autrigoiak osatzen zuten tribuetako edo populietako bat izan zen.[1] Bere eremua ekialdeko Kantabrian zegoen, ziur asko egungo Castro Urdialesko Sámano haranaren inguruan.[2]

Plinio Zaharraren esanetan, eskualdean Portus Amanus edo Portus Samanum izeneko herrixka zegoen[3] I. mendean, Kantabriar Gerren amaieran, erromatarrek bertan hiri bat eratu zuten: Flaviobriga izenekoa.

Eskualdean bi kastro topatu dituzte: Sámano haitzekoa eta Cueto mendikoa. Hanibat aztarna topatu dituzte eta baita Juliobrigara zihoan erromatar galtzada ere. Beraz, merkatal gune inportantea omen zen.

Erreferentziak

aldatu
  1. Fortea Pérez, José Ignacio. (2002). Transiciones: Castro Urdiales y las Cuatro Villas de la Costa de la Mar en la historia. Kantabriako Unibertsitatea, 28-30 or. ISBN 978-84-8102-297-1..
  2. Los cántabros antes de Roma. Real Academia de la Historia, 294 or. ISBN 8489512590..
  3. Solana Sainz, J.M.. (1977). Flaviobriga (Castro Urdiales). Santander: Universidad de Valladolid-Centro de Estudios Montañeses.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Kantabriako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.