Samana Laosko preso politikoentzako birheziketa-esparruen sistema izan zen[1] 1975etik[2] 1989ra. Kontzeptua Vietnametik ekarri zen, non antzeko sistema zegoen[3]. Izena eufemikoa da eta seminar ingelesezko hitzetik dator[4].

Esparru guztiak zenbakiak zituzten izenen ordez, besteak beste:

Bazegoen beste esparru bat Muang Khouan, eta beste batzuk Laosen erdialdean eta hegoaldean[1].

Norbait presoei bisita egitera etortzen zenean, honako arau hauek bete behar ziren:

  • nortasun-agiria eduki;
  • hizkuntza gutxituak ez erabili;
  • presoekin zuzenean harremanetan ez jarri;
  • janaria une jakin batzuetan bakarrik ekarri eta lehenik nagusiarengana eraman egiaztatzeko[5].

Gutxiengo etniko asko ere espetxeratu zituzten esparru horietan: besteak beste, gutxi gorabehera 2.000 edo 3.000 hmong Samana esparruetara bidali zituzten[4].

Esparru asko Vietnamgo mugatik gertu dagoen Houaphan probintzian zeuden. Probintzia honetan, Sisavang Vatthana azken erregea 1977az geroztik preso zegoen, han desagertu eta ustez hil zen[1].

Ez dago datu ofizialik Samana esparruetara bidalitako pertsonen kopuruari buruz, kanpalekuen sarea ezkutuan gordeta zegoelako. Informazio bakarra preso ohiek eta haien familiek eman zuten. Argitaratutako hainbat kalkuluren arabera, 30.000, 37.600 edo 50.000 preso egon ziren[1]. Zenbat pertsona han hil ziren jakin ez arren, asko ez ziren itzuli[4].

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e (Ingelesez) «Laos "Seminar Camps" and the Death of King Savang Vatthana» Geographic.org (Noiz kontsultatua: 2023-08-30).
  2. (Ingelesez) Evans, Grant. (2004). «Prison Camps» «Laos: Situation Analysis and Trend Assessment» Writenet: 2. (Noiz kontsultatua: 2023-08-30).
  3. (Ingelesez) «#KYR: Laos - Diplomacy» The Cove 2022-02-25 (Noiz kontsultatua: 2023-08-30).
  4. a b c (Ingelesez) «Under the Pathet Lao» «History» The Hmong jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-10-12) (Noiz kontsultatua: 2023-08-30).
  5. (Ingelesez) High, Holly. «Seminar: tool of oppression or reunification?» New Mandala 2006-02-13 (Noiz kontsultatua: 2023-08-30).

Kanpo estekak aldatu