Saltsamendi

Euskal Herriko mendia

Saltsamendi Gipuzkoako Debabarrena eskualdeko mendi bat da. Itziar herria eta Andutz eta Lizarreta mendien artean dago. 590 metroko garaiera du. Deba udalerriaren lursailetan dago.

Saltsamendi
Datu orokorrak
Garaiera590 m
Prominentzia70 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°15′27″N 2°19′10″W / 43.257579°N 2.3194046°W / 43.257579; -2.3194046
MendikateaIzarraizko mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
Mendizaletasuna
Ohiko bideaItziar, Endoia eta Debatik
LuberriLuberri

Mendi honetara igotzeko ohiko abiapuntuak Itziar, Endoia eta Deba dira.

Ipar-hego norantzan luzatzen den Izarraitzeko mendilerroaren burua da. Hegoalderago, Urrutzuko lepoaz lotuta, Saltsamendi izeneko beste tontor bat gailentzen da, metro gutxiko aldearekin, 599 metrorekin. Zailtasunik gabeko kilometro bat dago bien tartean, larre eta arkaitzen artean. Aipagarria da ekialdeko isurialdea estaltzen duen artadia, PR atsegin batek zeharkatzen duena, tontorrez tontor ibili eta basoan barrena itzuli nahi izanez gero.

Kanpo estekak

aldatu