Salpe
Salpe Antzinako Greziako emagin eta idazlea izan zen. Plinio Zaharrak eta Ateneo Naukratiskoak aipatu zuten baina zalantza dago pertsona berari buruz ari ote ziren.
Salpe | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | ? |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako greziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | emagina |
Plinio
aldatuPlinio Zaharrak sei aldiz aipatzen du bere Naturalis Historia liburuan[1]. Bertan obstetrix (emagina) zela esaten da[2] eta emakumezkoen osasunaren inguruan eman zituen aholkuak agertzen dira, baita bestelako gaixotasunen ingurukoak ere, adibidez elikadura, zakur horzkadak...[3]
Ateneo
aldatuAteneo Naukratiskoak bere Deipnosophistai liburuan aipatzen du eta bertan Paignia liburu erotiko-pornografikoaren idazlea dela esaten da[1]. Salpe Lesbos uhartekoa zela ere esaten da.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Davidson, James N.. (1995). Don't Try This at Home: Pliny's Salpe, Salpe's Paignia and Magic. The Classical Quarterly, 590 or..
- ↑ Flemming, Rebecca. (2007). Women, Writing and Medicine in the Classical World. The Classical Quarterly, 271 or..
- ↑ Plant, I. M.. (2004). Woman Writers of Ancient Greece and Rome: An Anthology. University of Oklahoma Press, 115 or..