Salionca Plinio Zaharra eta Pomponio Melak aipatutako autrigoien lurraldeak osatzen zuten hamar civitatesen bat izan zen. Egungo Poza de la Saletik gertu zegoen, Milagro izeneko muinoan.[1] Muinoan Brontze eta Burdin Aroko aztarnak topatu dituzte eta gainera toponimoa bertan ustiatzen zuten elikagaiak mantentzeko produktu nahitaezkoarekin lotura zuzena du, gatzarekin hain zuzen ere. Erromatarren garaian, kokagune inportantea izan zen.

Salionca
Datuak
EskualdeaHispania Tarraconensis
Koordenatuak42°42′N 3°30′W / 42.7°N 3.5°W / 42.7; -3.5
Map
Historia
KulturaAutrigoiar, erromatar
Metropolia(k)Antzinako Erroma

Antzinako Erromako garaietan hiria Ab Asturica Burdigalam (Astorga-Bordele) galtzadan zegoen, Antoninoren Ibilbidearen arabera.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Emborujo, A., Ortiz de Urbina, E. & Santos, J.. (1992). «Reconstrucción paleogeográfica de autrigones, caristios y várdulos» Complutum (2): 449..
  2. Tovar, Antonio. (1989). Iberische Landeskunde. Zweiter Teil. Die Völker und die Städte des antiken Hispanien. , 380-381 or..

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Gaztela eta Leongo historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.