Salbatore baseliza (Elgeta)
Elgeta
Salbatore baseliza[1] Gipuzkoako Debagoiena eskualdeko Elgeta udalerrian dagoen baseliza bat da, hain zuzen ere Antsoategi auzoan dago, Intxorta mendiaren magalean eta Elgetatik Kanpazar mendatera abiatzen den errepidearen alboan. Bere atarian idatzirik dagoen arabera 1740an eraikia eta 1978an zaharberritua izan zen.
Salbatore baseliza (Elgeta) | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Elgeta |
Koordenatuak | 43°08′00″N 2°29′22″W / 43.13331°N 2.48953°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1740 |
Kokaleku hau Elgetatik abiatu eta Intxorta mendian barna Intxortetako guduari buruzko ibilbide tematiko-historikoaren puntuetako bat da, ibilbidean zehar gudu hartako aztarnak eta argibide panelak ikus eta irakur daitezkeelarik. Baselizaren aurrean gertakari hartan frankistek eraildako hainbat herritar zibilen omenezko oroitarria eta argibide panel bat ere badaude.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Salbatore baseliza. Ondarea.» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).