Saivaara (iparraldeko samieraz: Čáivárri), Enontekiö udalerri finlandiarrean dagoen mendixka da. 830 metro justutara iristen den mendi hau, Käsivarsi Eremu Basatiaren barnean dago, Saana eta Halti mendixketatik gertu.

Saivaara
Saivaara (fi) / Čáivárri (se)
Motafell (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak69°06′N 21°24′E / 69.1°N 21.4°E / 69.1; 21.4
Estatu burujabe Finlandia
Regional State Administrative AgencyRegional State Administrative Agency for Lapland
Finlandiako eskualdeakLappi
Finlandiako udalerriakEnontekiö
Saivaara mendixka.

Lehen aipaturiko Käsivarsi Eremu Basatian dago, Lappi lurralde osoko hegazti-espezie ugarienak aurki daitezkeen eremu basatian hain zuzen; aliotak, antzarak, elur-hontzak, kaskabeltz handiak, marikoi buztanluzeak eta txontak dira esaterako, aintzira inguruan aurki daitezkeen hegazti-espezie batzuk. Inguruko baldintza latzei probetxu ateratzea lortu duten animalia ugari dago; hala nola, azeri artikoak, elur-orein basatiak, eper zuriak, erbinude zuriak, ipar-katamotz beldurtiak, jatunak, leming bizkorrak, lursagu txikiak eta tundrako satorrak [1].

Uda partean iristen diren beste ohiko biztanle batzuk hartz arreak eta otsoak dira.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu