Saint-Jean ospitalea (Angers)

Saint-Jean ospitalea (frantsesez: l'hôpital Saint-Jean) Frantziako Erdi Aroko antzinako ospitalea da. Angersen dago (Maine eta Loira). Monumentuaren estiloa gotikoa da, Plantagenet gotikoaren motatakoa. 1870ean bertan Hôtel-Dieu de Angers egokitu zen, Frantziako ospitale zaharrenetariko bat une hartan.[1] San Juan ospitalea 1840tik Frantziako monumentu historiko bezala dago sailkatuta.

Saint-Jean ospitalea (Angers)
 Monumentu historikoa
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Loirerria
Departamendua Maine eta Loira
Frantziako udalerriAngers
Koordenatuak47°28′41″N 0°33′28″W / 47.4781°N 0.557778°W / 47.4781; -0.557778
Map
Historia eta erabilera
JabeaQ3278469 Itzuli
ErabiltzaileaQ3145373 Itzuli - 1870
Ondarea
Mérimée IDPA00108887
Kontaktua
Helbidea2-4, boulevard Arago

Historia aldatu

1175an, Étienne de Marsayk, Anjouko seneskala, Angersen ospitalea sortu zuen. Horrekin Henrike II.a Ingalaterrakoaren agindua bete zuen; agindu horrekin, antza, Ingalaterrako erregeak Thomas Becketen hilketa zuritu nahi zuen.

Hasiera-hasieratik ospitalea klerigoen menpe egon zen. XVII. mendean, ordea, haren egoera asko okertu zen eta, ondorioz, Angerseko herriak haren menpe hartzea erabaki zuen. XIX. mende arte 500 gaixo jasotzeko aukera zuen baina gertu Sainte-Margueriteren ospitalea ireki zenean, haren funtzioa ospitale bezala galdu zen. Ondoren biltegi moduan erabili zen. 1874tik museo arkeologiko bezala ireki zen. Urte batzuetan eraikinaren erabilera bertan-behera gelditu zen. 1967an, ordea, Chant du monde tapiza egokitu zen bertan eta Jean-Lurçat museoa bihurtu zen.

Eraikinak aldatu

Oraindik Erdi Aroko eraikin batzuk gordetzen dira:

  • Antzinako ospitalaren gaixoen gela handia. 60m x 22,5 metro ditu. Hiru habeartetan antolatuta dago. Galgal eusten dituzten ogibak gotikoaren gustukoak dira.
  • Botika, XVII. mendekoa.
  • Klaustroa.
  • Kapera.
  • Sotoak
  • Bihitegiak.

Iruditegia aldatu

Jean Lurçat museoa aldatu

Jean Lurçat Tapizeria Garaikidearen museoa 1967an sortu zen. 1966an Jean Lurçat (1892 -1966) hil zen eta Angers herriak Simone Lurçat emazteari haren tapiz nagusia erosi zion, Chant du monde izenburukoa. Lana ospitalean egokitu zuten eta museoaren ibilbideari hasiera eman zion.

 
Jean Lurçaten Chant du monde tapiza.

Erreferentziak aldatu

  1. Eugène Viollet-le-Duc, [[Dictionnaire raisonné de l’architecture française du XIe au XVIe siècle - 6. liburuki, Hôtel-Dieu|]].

Kanpo loturak aldatu

(Frantsesez)(Gaztelaniaz):Jean Lurçat Museoa Angerseko udalaren webgune ofizialean.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Saint-Jean ospitalea (Angers)