Saint-Georges jauregia (Rennes)

Saint-Georges jauregia (frantsesez: Palais Saint-Georges) Bretainiako Rennes hirian dagoen jauregi bat da. 1930an Frantziako monumento historiko izendatu zuten.

Saint-Georges jauregia
 Monumentu historikoa
Jauregiaren aurrealdea eta lorategiak
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Defense and Security zone of FranceQ88521114
Eskualdea Bretainia
Departamendua Ille eta Vilaine
BarrutiRenneseko barrutia
Frantziako udalerriRennes
Koordenatuak48°06′42″N 1°40′27″W / 48.1117°N 1.6742°W / 48.1117; -1.6742
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1670
JabeaCity of Rennes (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaPierre Corbineau (en) Itzuli
Ondarea
Mérimée IDPA00090671

Kokapena aldatu

Hiriaren erdigunean kokaturik dago, ekialdera, eta aurrealdeko lorategia Vilaine ibaiaren iparraldeko ertzetik oso gertu dago.

Historia aldatu

1032 urtean Alain III.a Bretainiako dukeak Saint Georges komentu beneditarra sortu zuen bere arreba Adèlerentzat eta berau bihrutu zen lehen abadesa.

38. abadesa zen Magdelaine de la Fayette-k 1660. hamarkadan eraikin berria egiteko agindu zion Pierre Corbineau arkitekto ezagunari. Aurrekoa eraitsi eta gaur egungo Saint-Georges jauregia altxatu zuen honek. Lanak 1670an bukatu zituzten.

Frantziako Iraultzaren ondoren 1792an komentua itxi egin zuten, bertako monjak bidali eta iraultzaileen barrakoi bihurtu zen. 1930an Frantziako monumento historiko bihurtu zen. Gaur egun udalari dagokio eta bertan daude hainbat administrazio zerbitzu eta baita suhiltzaileen bulegoa ere.

Arkitektura aldatu

Granitozko 19 arkuren gainean 19 leihotako bi lerro dituen korridore luzea dago eta korridorearen muturretan bi pabiloi haundi. Arkuen tarteetan dauden burdinezko hizkiek MAGDELAINEDLFAYETTE osatzen dute, abadesaren izena hain zuzen ere.

Iruditegia aldatu


Kanpo estekak aldatu