Sainimili Naivalu (Dakuibeqa, 19862019) fijiar mahai-tenislaria eta pertsona desgaituen eskubideen aldeko ekintzailea izan zen.

Sainimili Naivalu
Bizitza
Jaiotza1986
Herrialdea Fiji
Heriotza2019 (32/33 urte)
Jarduerak
Jarduerakdisability rights activist (en) Itzuli, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta para table tennis player (en) Itzuli

Bizitza

aldatu

Sainimili Naivalu 1986an jaio zen Dakuibeqan, Beqa uhartean[1][2]. Erregresio kaudalaren sindromea pairatzen zuen eta gurpil-aulkia erabiltzen zuen bizitza osoan[3]. Fijiko Bizkarrezurreko Lesioen Elkarteko kidea zen[2], eta Fijiko Pertsona Desgaituen Federazioko ordezkaria ere bai[4]. Desgaitasuna duten pertsonei nola kontsultatu behar zaien informazioa zabaltzen zuen, Fijik inklusibitate handiagoa lortu ahal izateko. Fijiko pertsona desgaituentzako hiru arazo nagusi ikusten zituen: irisgarritasuna, osasun-arreta eta segurtasuna[4].

Mahai-tenislaria ere izan zen eta nazioarte mailan lehiatu zen. 2015ean urrezko domina irabazi zuen Mahai Tenis Nazioarteko Federazioaren Ozeaniako Kopan, binakako modalitatean, Mark Harrisekin batera[5][6], eta 2017an zilarrezko domina Oceania Para txapelketan, Merewalesi Rodanekin batera[7].

Naivalu 2019an hil zen[2].

Lan hautatuak

aldatu
  • They don’t see my disability anymore’–The outcomes of sport for development programmes in the lives of people in the Pacific (A. Devine, A. Carrol, S. Seru, S. Baker, B. Bayak-Bush eta M. Marellarekin batera, 2017)
  • Promoting Effective Implementation of Disability Inclusive Sports for Development Programmes. Lessons Learnt from Australian Government Programs in the Pacific (A. Devine, A. Carroll eta S. Serurekin batera, 2018)

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Nauwakarawa, Keresi. «Making A Difference In Society» Fiji Sun 2011-03-11 (Noiz kontsultatua: 2024-07-19).
  2. a b c (Ingelesez) «Sainimili Naivalu» AWID 2020-12-08 (Noiz kontsultatua: 2024-07-19).
  3. (Ingelesez) Mitchell, John. (2018). «Naivalu's Untold Love Story» Mai Life 129.
  4. a b (Ingelesez) «‘Understand disabilities’» The Fiji Times 2016-07-09 (Noiz kontsultatua: 2024-07-19).
  5. (Ingelesez) Tuinaceva, Eroni. «Fijians Impress, Says Ho» Fiji Sun 2015-04-14 (Noiz kontsultatua: 2024-07-19).
  6. (Ingelesez) Kumar, Vishaal. «Top performance» The Fiji Times 2015-04-15 (Noiz kontsultatua: 2024-07-19).
  7. (Ingelesez) Tavaga, Meli. «Rodan and Naivalu settles for silver» FBC News 2017-04-15 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-11-04) (Noiz kontsultatua: 2024-07-19).

Kanpo estekak

aldatu