Sagittarius A Ekialdea

Sagittarius A Ekialdea (Sgr A E bezala laburtua) Sagittarius konstelazioan dagoen supernoba hondar bat da (J2000 koordenatuak: igoera zuzena 17o 45m 47s, deklinazioa -29º 04' 36,43"). Gure galaxiako erdigunean dago, Sagittarius A irratiturrian.

X Izpiko Chandra Behatokiak Sagittarius A Ekialdearen estalkian gas bero kontzentratua aurkitu du. Gas hau elementu astunetan aberastua dago, gure eguzkiak baino lau aldiz kaltzio eta burdinarekin, objektu honen supernoba hondar izaera berretsiz.

Sagittarius A Ekialdeak duen energia eta tamainako egitura bat sortzeko supernoba arrunt bat baino 50 eta 100 aldiz bitartean energetikoagoa den gertakari bat beharko litzatekeenez, Sagittarius A*ra gehiegi hurbiltzeagatik gertatutako konpresio baten ondorioz eztanda egindako izar batek sortutakoa dela iradoki da.

Sagittarius A Ekialdea oso interesgarria da erdigune galaktikoan dagoen zulo beltz supermasibotik hain gertu egotearen ondorioz. Sagittarius A Ekialdea eta Sagittarius A*ren arteko elkartearen azterketak, gainontzeko unibertsoan zulo beltz eta supernoba hondarren arteko harremana ezagutzeko balioko duela espero da.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau astronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.