Deklinazio (astronomia)

Artikulu hau astronomiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Deklinazio (argipena)».

Astronomian, deklinazioa (laburdura, dec; sinboloa δ) zeru koordenatu sisteman puntu bat emateko erabiltzen diren bi ataletako bat da, bestea igoera zuzena izanik. Deklinazioaren angeluaren distantzia ekuatore zelestetik ipar edo hegoalderantz neurtzen da, puntu horretatik pasatzen den ordu ziklotik abiatuta.

Igoera zuzena eta deklinazioa azaltzen duen animazioa.
Zeru-koordenatu ekuatorial eta horizontalen irudikapen grafikoa.

Datu batzuk aldatu

  • Zeru-ekuatoreko objektu batek   graduko deklinazioa du.
  • Iparreko zeru poloko objektu baten deklinazioa da  .
  • Aurreko baieztapenetatik ondotiotzatzen da iparrizarrak   graduko deklinazioa duela gutxi gora-begera.
  • Hego poloko zeru poloko objektu baten deklinazioa da  .
  • Zenitean dagoen astro batek duena deklinazioa da ikustailearen latitudearen berdina.
  • Izar zirkunpolarra da izar bat zeinaren deklinazioa   , baino handiagoa den, non   den ikustaileren latitudea. Izar hauek beti bistan daude ikustailerentzat ipar hemisferioan. Arrazoibide analogoa egin daiteke hego hemisferiorako.
  • Latitude garaietan, non deklinazioa den  , hau da, zirkulu polar artikoan edo zirkulu polar antartikoan zaudenean, eta aldi berean Eguzkiak duen deklinazioa   mailatik gorakoa den, edo aldiz   neurritik azpikoa segun eta zein hemisferiotan zauden, Eguzkia egun osoan zerumugaren gainetik egongo da, gauerdiko eguzkia izango da beraz; edo alderantziz, zerumugaren behetik egongo da gau polarraren efektua gertatuko delarik.

Kanpo estekak aldatu