Sagak (telebista saioa)

Sagak
Formatua Telebista saioa
Aurkezlea(k) Kike Amonarriz
Iraupena 60 minutu
Herrialdea  Euskal Herria
Hizkuntza Euskara
Ekoiztetxea(k) Baleuko
TB Katea ETB1
Ordutegia Asteazkenetan 22:30etan
Emisioa 2018ko urtarrilaren 17a –
Emisioan
Denboraldia(k) 1
Atal kopurua 5 (+ saio berezi 1)
Audientzia 13.000 ikusle / %1,6 (euskaldunak: %4,2)

Sagak ETB 1en ematen zuten telebista saio bat da. Kike Amonarriz zen gidaria, eta 2018ko urtarrilaren 17an eman zuten lehenengo atala. Asteazkenetan ematen zuten, 22:15ak aldera. Azken saioa 2018ko otsailaren 14an izan zen.

Saioaren azalpena aldatu

Diziplina bereko Euskal Herriko familiak ziren saioaren ardatz. Belaunaldiz belaunaldi bide berari jarraitu dioten Euskal Herriko familia ezagunak elkarrizketatzen zituen Kike Amonarrizek astero.

Bertsolari familia, artista fimilia, pilotari familia... Belaunaldi batetik bestera diziplina berari eutsi dioten dinastiengana jotzen zuen Kikek. Sagak, familiak, abizenak eta hauen arteko transmisioa nolakoa izan den aztertzen zuen.

Kikeren alboan Sara Cozar, Ibon Gaztañazpi, Xabier Euzkitze, Euskaltzaindiko Onomastika Batzordeko Mikel Gorrotxategi eta Euskal Museoko Amaia Mujika izaten ziren, hausnarketan laguntzeko.[1]

Denboraldiak aldatu

Denboraldia Atalak Emisio hasiera Emisio amaiera Audientzia (bataz bestekoa)
Ikusleak Kuota (eusk.)
1. denboraldia 5 + 1 2018ko urtarrilaren 17a Emisioan 13.000 ikusle %1,6 (%4,2)

Atalak eta audientziak aldatu

Zenb.
(guzt.)
Zenb.
(denb.)
Izenburua Emisio data Audientzia
Ikusleak Kuota (eusk.)
----- ----- Estreinatu aurreko aurkezpen saioa 2018ko urtarrilaren 10a 7.000 ikusle %0,9
1 1 Arriatarrak 2018ko urtarrilaren 17a 9.000 ikusle %1,1 (%3,4)
2 2 Enbeitatarrak 2018ko urtarrilaren 24a 9.000 ikusle %1,2 (%3,8)
3 3 Galarzatarrak 2018ko urtarrilaren 31a 12.000 ikusle %1,5 (%1,7)
4 4 Goenagatarrak 2018ko otsailaren 7a 27.000 ikusle %3,2 (%10,7)
5 5 Garmendiatarrak 2018ko otsailaren 14a 8.000 ikusle %1,1 (%1,5)

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu