Saber y Ganar (euskaraz: «Jakin eta Irabazi») Espainiako TVE telebista kateko galdera-erantzunen lehiaketa da, Sergi Schaaffek zuzentzen duelarik. Lehiaketaren aurkezleak Jordi Hurtado eta Juanjo Cardenal (ahotsa) dira, Pilar Vázquez aurkezleak laguntzen dituelarik.

Saber y Ganar
Jatorria
Sortzailea(k)Sergi Schaaff i Casals
IzenburuaSaber y ganar
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoaLehiaketa programa
Hizkuntzagaztelania
Iraupena45 minutu
Grabazio lekua(k)Sant Cugat del Vallès
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Abigail Schaaff
Anaïs Schaaff
Sergi Schaaff i Casals


Ekoizpena
Konpainia ekoizleaRTVE
AurkezleaJordi Hurtado
Emanaldia
Jatorrizko igorlea La 2
TVE Internacional
Hasiera-data1997ko otsailaren 17a
rtve.es…
IMDB: tt0375435 Edit the value on Wikidata

Ezaugarriak aldatu

Egunero, astelehenetik ostiralera, 15:38 inguruan La 2 katean aireratu ohi da. 2011ko abenduaren 15etik aurrera igandetan eta ordu berdinean ere aireratzen da. Lehiaketaren musika eta doinuak Victor Martínek konposatuak dira.

Saber y Ganar lehiaketan hiru lehiakideek kultura orokorreko galderak zuzen erantzuten saiatzen dira. Egunero, bigarren postuan gelditzen den lehiakidea gainontzeko probez gain La calculadora humana ("Giza-kalkulagailua") mizeneko proba ere gainditu beharrean dago, lehiaketan irabazitako guztia gal ez dezan. Hiru lehiakideek La parte por el todo ("Zatia guztiarengatik") izeneko azken-aurreko proba batean zuzen erantzun ezkero diru estra bat lortzeko aukera ere badute. Última llamada ("Azken deialdia") izeneko proba gainditu ez duen lehiakideak El reto ("Erronka") izeneko saioaren azken proba gainditu ezkero hurrengo saioan berriz ere parte hartzeko aukera izaten du.

Víctor Castro lehiakideak 78.820€ irabaziz saioaren dirusari errekorra apurtu zuen, aurretik José Manuel Dorado aragoiarra 73.780€-ekin errekor horren jabea zelarik. Orain arte biak ere, lehiakide bakar batentzako mugarri diren ehun saioetara modu jarraian iristea lortu duten bakarrak izan dira.

Sariak aldatu

Kanpo estekak aldatu