Strategic Arms Limitation Talks, misil anti-balistikoen inguruko akordioa hau hauen kopurua mugatzeko egina izan zen. 1972ko maiatzaren 26an, Richard Nixonek eta Leonid Brezhnevek sinatu zuten Estatu Batuen eta Sobiet Batasunaren arteko akordioa ABM misil antibalistikoak murrizteko. Akordioak 2002ko ekainaren 13ra arte indarrean iraun zuen, 30 urtetan zehar alegia. George W. Bushen administrazioak akordioa deuseztea erabaki zuen.

SALT itunak
Irudia
Map
Motatratatu
Data1979ko ekainaren 18a
KokalekuViena
Sinatzailea
Osatuta
Leonid Breznev eta Richard Nixonen arteko hizketa indar nuklearra neutralizatzeko ahaleginean

Superpotentzien arteko elkarrizketak

aldatu

Arma nuklearren sistema garestiak mantentzeak gastu handiak zekartzan eta, 60ko hamarkadaren amaieratik aurrera, eragin handia izan zuen bi superpotentzien ekonomietan. Hori dela-eta, armamentu-norgehiagoka geldiaraztea pentsatu zuten gobernari batzuk. Gainera, mendebaldeko herrietan bereziki, arrisku nuklearrak eraginda, herritarrek mugimendu bakezaleak sortu zituzten eta gobernuei presioa egiten zieten.

Arrazoi horiek bultzaturik, superpotentziek zenbait elkarrizketa egin zituzten, armamenturako gastua gutxitzeko eta armategi atomikoak murrizteko. Elkarrizketen lehen emaitza Arma Nuklearrak ez Ugaltzeko Ituna izan zen (1968), hau izan zen Strategic Arms Limitation Talks edo SALT Iaren aurrekaria. Baina bi potentzia nuklearrek ez zuten sinatu: Txinak eta Frantziak.

Estatu Batuek eta Sobietar Batasunak berriz ere negoziatzeari ekin zioten, eta 70eko hamarkadan SALT I (1972) eta SALT II (1979) hitzarmenak sinatu zituzten, arma estrategikoak mugatzeko. Akordioek armamentu-norgehiagoka geldiarazten bazuten ere, egia esan, disuazio nuklearreko printzipioa ezarri nahi zuten: terrorezko oreka lortzea, gerra piztuz gero, elkarren suntsiketa bermatzeko. Paradoxa izanik ere, modu bakarra zirudien, distentzio-egoera eta munduan nolabaiteko segurtasuna lortzeko.

SALT I Hitzarmeneko Behin-behineko Konbenzioko Protokoloa

aldatu

Ameriketako Estatu Batuek eta Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunak, hemendik aurrera, politika militarrean behin-behineko zenbait muga finkatzea adostu dute: itsaspekoetan instalaturiko misil balistikoetarako jaurtikigailuak eta misil balistiko modernoak dituzten itsaspekoak mugatzea, bai eta deialdia egiteko prozedura ere. Honako hau adostu dute:

Alde biek, behin-behineko konbentzioko III. artikulua betez, honako hau adostu dute, konbentzioa indarrean egongo den aldirako:

Amerikako Estatu BAtuek 720 misil balistikoeterako jaurtigailu baino ez dituzte edukiko itsaspekoetan (SLBM), eta misil balistiko modernoak ditzuten 44 itsaspeko soilik. Sobietar Batasunak 950 misil balistikoetarako jaurtigailu baino ez dituzte edukiko itsaspekoetan, eta misil balistiko modernoak dituzten 62 itsaspeko soilik.

SALT I Hitzarmeneko Behin-behineko Konbenzioko Protokoloa. Mosku, 1972


Kanpo estekak

aldatu