Sıla Gençoğlu
Sıla Gençoğlu (Acıpayam, Denizli, 1980ko ekainaren 17a) Turkiako pop eta jazz abeslari eta kantautorea da. Turkian oso arrakastatsua da eta musika sari ugari eskuratu ditu.
Sıla Gençoğlu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Acıpayam (en) , 1980ko ekainaren 17a (44 urte) |
Herrialdea | Turkia |
Lehen hizkuntza | turkiera |
Hezkuntza | |
Heziketa | Istanbul Bilgi University (en) |
Hizkuntzak | turkiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria eta estudioko musikaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Sıla |
Genero artistikoa | pop musika |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Sony Music |
silagencoglu.com | |
Biografia
aldatuHastapenak
aldatuSıla Gençoğlu Denizli probintziako Acıpayam hirian jaio zen, Turkiako hego-mendebaldean. Txikitatik frantsesa ikasten hasi zen eta Bigarren Hezkuntza egitera Esmirnako eskola frantsesera joan zen, inguruko hiri handienera[1]. Aziz Pelen musika irakasleak musikareriko zuen pasioa ikusita eskolako ekitaldietan oholtzara ateratzera animatu zuen eta Esmirnako Opera eta ballet konpainiako Sabahat Tekebaş ahots-irakaslearekin hasi zen bere ahotsa lantzen[2]. 1998an Istanbulera joan zen Frantzesezko filologia ikasketak egitera baina musikarekiko apustua egin eta jazz musika ikastea erabaki zuen Istanbulgo Bilgi Unibertsitatean. Garai hartan Afyon Jazz Jaialdian sarritan hartu zuen parte orkesta bateko solista gisa. Hurrengo zazpi urtetan Kenan Doğuluren orkestako parte izan zen eta artista turkiar askorentzako abestiak idatzi zituen. 2006an Turkiako Sıla telesailerako "Sıla-Töre" abestia kantatu zuen eta bere ahotsa herrialde osoan ezagutarazi zuen horrela[3].
Bakarkako ibilbidea
aldatu2001an bakarkako aurreneko diskoa atera zuen, bere izena zeramana. Bakarkakoa izan arren hainbat artistarekin elkarlanean egindako abestiak zituen, hala nola, Sezen Aksu, Kenan Doğulu, Ozan Doğulu, Yalın eta Efe Bahadır. Abestirik ezagunena "...Dan Sonra" izan zen eta berehala lortu zuen Turkiako musika zerrendetako lehenengo postura iristea eta 12 aste pasa zituen postu goren horretan. 2009an İmza diskoa atera zuen eta "Sevişmeden Uyumayalım" abestia ere lehen postura iritsi zen.
2010 urtean hirugarren diskoa plazaratu zuen, Konuşmadığımız Şeyler Var. 100.000 kopia saldu zituen eta Turkian urte hartan gehien saldu zen diskoen artean egon zen[4]. Hainbat abestik lortu zuten zerrendetan goiko postuetan egotea. 2012an bi disko argitaratu zituen, Joker (zuzenekoa) eta Vaveyla. Kritikariek txalotu egin zutendiskoa eta Frantziako chansonaren eta Portugalgo fadoaren zantzuak aurkitu zizkioten konposizioetan[5].
Hurrengo urteetan disko arrakastatsuak egiten jarraitu du. Turkian emakume oso ezaguna da eta horren adibide dira Coca-Colarentzat egindako iragarkia[6] eta GQ aldizkariak 2015 urteko emakume izendatu izana[7].
Diskografia
aldatu- Sıla (2007)
- İmza (2009)
- Konuşmadığımız Şeyler Var (2010)
- Joker (2012) - zuzenekoa, abestien bilduma
- Vaveyla (2012)
- Yeni Ay (2014)
- Mürekkep (2016)
- Acı (2019) - EPa
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Turkieraz) SEMERCİOĞLU, Cengiz. «EŞİM DEĞİL O, SILA...» www.hurriyet.com.tr (Noiz kontsultatua: 2019-03-02).
- ↑ (Turkieraz) İZMİR, (DHA), Mehmet KURT /. «Sıla’dan vefa» Hürriyet (Noiz kontsultatua: 2019-03-02).
- ↑ (Turkieraz) «Sıla: Evdeki televizyonu söktüm - ARMAĞAN ÇAĞLAYAN» Radikal (Noiz kontsultatua: 2019-03-02).
- ↑ «Wayback Machine» web.archive.org 2013-07-10 (Noiz kontsultatua: 2019-03-02).
- ↑ «Sanatçının normali anormaldir | Güneri Cıvaoğlu | Milliyet.com.tr» archive.is 2013-08-29 (Noiz kontsultatua: 2019-03-02).
- ↑ Romeo JK Fedorromeo. (2015-05-04). Sıla - Özcan Deniz | Aç Bir Coca Cola Reklamı. (Noiz kontsultatua: 2019-03-02).
- ↑ (Turkieraz) «GQ 'Men of the Year' ödülleri sahiplerini buldu» www.hurriyet.com.tr (Noiz kontsultatua: 2019-03-02).
Kanpo loturak
aldatu- (Turkieraz) Webgune ofiziala
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sıla Gençoğlu |