Russula xerampelina var. erythropoda

Russula xerampelina var. erythropoda Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarri ona, itsaski usaina murrizteko landare aromatikoekin asko egosten bada.

Russula xerampelina var. erythropoda
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
EspezieaRussula xerampelina
Barietatea Russula xerampelina var. erythropoda

Deskribapena

aldatu

Kapela: 6 eta 10 cm bitarteko diametrokoa. Mamitsua, solidoa, ganbila, ertza brast mehetua; more beltzaxka edo karmin bizi kolore apartekoarekin. Kapelaren azala lodia, itsatsia, ertzean bakarrik banandu daiteke.

Orriak: Estu, batzuetan urkilatuak, krema edo krema okre antzeko kolorekoak.

Hanka: 4 eta 8,3 cm bitarteko garaierakoa eta 1,4 eta 3 cm bitarteko diametrokoa. Orokorrean oinarrian loditua, batzuetan zilindrikoa edo goialdean loditua, arrosa-gorri kolorekoa, gero erdigunean zurbilagoa hori-arrexka kolorea hartuz.

Haragia: Lodia eta solidoa gaztetan, gero biguna, zuria, laster horira biratzen du. Sardinzar usain tipikoarekin eta zapore gozoarekin.[2]

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik:apur bat gorrixka kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Erythropoda epitetoa grekotik dator, gorria esan nahi duen “erythros” hitzetik eta hanka esan nahi duen “pus” hitzetik. Hankaren koloreagatik.

Jangarritasuna

aldatu

Jangarria.

Nahasketa arriskua

aldatu

Taxoi nominalak (Russula xerampelina) hanka zuria du ardo koloreko tonu apalekin, kapelaren azala ez du hain iluna (gorri-ardo kolorea), pinudietan bakarrik ez du irteten eta udan ere hazten da. Pinudietako beste Russula gorrixkekin nahas daiteke.[3]

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean bakarrik. Mendiko pinudietan (Pinus sylvestris)

Banaketa eremua

aldatu

Euskal Herria, Espainia, Frantzia, Alpeak[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 413 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. Russula xerampelina var. erythropoda: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu