Russula cessans Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Kontsumitu izan da, baina aldez aurretik orri pikanteak kendu egin behar dira, gainerakoa jan daiteke, gozoa baita.

Russula cessans
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula cessans
A.Pearson, 1950

Sinonimoak: Russula laricina, Russula ruberrima.

Deskribapena

aldatu

Kapela: Zapala, 8 cm arteko diametrokoa, hezetasunarekin azal likatsua, kolore granatea edo arre iluna erdian eta arrosa argia ertzean.

Orriak: Adnatuak, orrien arteko zainekin eta anastomosatuak, krema kolorekoak, horixkarako joerarekin, zapore mingotsekoak.

Hanka: Zuria eta hauskorra.

Haragia: Zuria, dentsitate gutxikoa, zapore gozokoa, eztiarena. Erreaktiboak: sulfato ferroso-rekin haragi-arrosa-laranja kolorekoa bihurtzen da. Hori koloreko espora-jalkin berezia.

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok.

Jangarritasuna

aldatu

Jan daiteke, baina orriak kendu ondoren.

Nahasketa arriskua

aldatu

Kapela arrosa, oin zuria eta krema koloreko orriak dituzten Russula askorekin nahas daiteke.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazken euritsuetan. Koniferoen basoen soilguneetan eta ertzetan, iberiar penintsulako ipar hereneko mendi eremuetan. Estali egiten du lurra, ale askorekin. Espezie arrunta.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia.[2]

Galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. Russula cessans: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu