Rui Machida

saskibaloi jokalari japoniarra

Rui Machida, japonieraz 町田瑠唯; (Asahikawa, Japonia, 1993ko martxoaren 8a), saskibaloi jokalari japoniarra da. 2016ko[1][2] eta 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako emakumezkoen txapelketan parte hartu zuen; 2020koan zilarrezko domina irabazi zuen Japonia ordezkatuz[3][4]. 2020ko Olinpiar Jokoetan, txapelketa guztiko bost onenen artean aukeratu zuten.

Rui Machida

Bizitza
JaiotzaAsahikawa1993ko martxoaren 8a (31 urte)
Herrialdea Japonia
Hezkuntza
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
 
Posizio edo espezialitateaantolatzailea
Pisua57 kilogramo
Altuera162 zentimetro

Twitter: machirui Instagram: macchi0308 TikTok: macchi13 Olympic.org: rui-machida Edit the value on Wikidata

2010. urtez geroztik, Japoniako emakumeen saskibaloi ligan jokatzen du Kawasaki hiriko Fujitsu Red Wave taldearekin.

Txikia izan arren, 1,62 m, ematen dituen asistentzia erabakiarrengatik nabarmentzen da

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Teresa Edwars estatubatuarrak 1996an Atlantan ezarritako 15 asistentziako errekorra berdindu zuen final laurdenetan, eta olinpiar errekor berria ezarri zuen finalerdietan, 18 asistentziarekin, Japoniak 87-71 Frantziaren aurka irabazitako partidan[5].

Ibilbidea aldatu

2015eko FIBA Emakumeen Asia Kopan, 2017ko Emakumeen Asiako Kopan eta 2019ko Emakumeen Asiako Kopan parte hartu zuen[6].

Olinpiar Jokoetako emaitzak aldatu

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), zilarrezko domina irabazi zuen Japoniako taldearekin AEBko taldearen (urrezkoa) atzetik eta Frantziakoari (brontzezkoa) irabaziz. Hauek osatzen zuten taldea: Himawari Akaho, Saki Hayashi, Rui Machida, Evelyn Mawuli, Saori Miyazaki, Yuki Miyazawa, Naho Miyoshi, Nako Motohashi, Moeko Nagaoka, Monica Okoye, Maki Takada eta Nanako Todo-k[7][8].

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio
  Japonia
  Saskibaloia
emakumezkoa[9].

Gainerako emaitzak aldatu

Asiako Kopa
Urtea Lekua Domina Proba
2017 India
  India
  Saskibaloia
emakumezkoa
2019 India
  India
  Saskibaloia
emakumezkoa
Asiako Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2015 Txina
  Txina
  Saskibaloia
emakumezkoa
Asiako Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2014[10] Hego Korea
  Hego Korea
  Saskibaloia
emakumezkoa

Ohore pertsonalak aldatu

2020ko Udako Olinpiar Jokoetako 5 onenen artekoa

Erreferentziak aldatu

 

Kanpo estekak aldatu