Evelyn Mawuli

saskibaloi jokalari japoniarra

Evelyn Mawuli (Toyohashi, Japonia, 1995eko ekainaren 2a), Japoniako saskibaloi-jokalari profesionala da. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan lehiatu zen, zilarrezko domina bat irabaziz[1][2]. Bi gurasoak Ghanan jaio ziren Japonian kokatu aurretik.

Evelyn Mawuli

(2019)
Bizitza
JaiotzaToyohashi1995eko ekainaren 2a (28 urte)
Herrialdea Japonia
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaOhka Gakuen High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
 
Posizio edo espezialitateahegalekoa
Pisua79 kilogramo
Altuera71 hazbete, 180 zentimetro

IMDB: nm13210063 Twitter: ebudandan Instagram: evelyn_mawuli Youtube: UCL1-h3-fwiL3kiosED5BWqA TikTok: evelyn_mawuli Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

WJBL aldatu

Mawulik Anjon egoitza duen Aisin AW Wings taldearentzat jokatu zuen 2014-15 denboralditik. Han egin zuen debut profesionala. 2017an, Mawulik Nagoyako Toyota Antelopes taldearekin sinatu zuen 2017-18 denboraldirako[3]. Bere ahizpak ere Toyota Antelopes taldean jokatu du.

Selekzio nazionala aldatu

Gazte maila aldatu

Mawulik, 2014an, Indiako FIBA Asia Under-16 (16 urtetik beherako) txapelketan egin zuen nazioarteko debuta, eta Japoniak brontzezko domina irabazi zuen.

2017an, berriro izendatu zuten Under-16 talderako, FIBA Asia Under-16 txapelketarako, non Japoniak urrezkoa irabazi baitzuen. Mawuli Amsterdamen (Herbehereak) jokatuko zen FIBA Under-17 Munduko Txapelketarako aukeratu zuten. Japoniak laugarren amaitu zuen txapelketa, eta Txapelketa-talderako izendatu zuten Mawuli[4].

2018an, Munduko Kopa jokatu zuen bederatzigarren postua lortuz,

2019an, FIBA Asiako Txapelketan urrezko domina eskuratu zuen.

Olinpiar Jokoak emaitzak aldatu

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), zilarrezko domina irabazi zuen Japoniako taldearekin AEBko taldearen (urrezkoa) atzetik eta Frantziakoari (brontzezkoa) irabaziz. Hauek osatzen zuten taldea: Himawari Akaho, Saki Hayashi, Rui Machida, Evelyn Mawuli, Saori Miyazaki, Yuki Miyazawa, Naho Miyoshi, Nako Motohashi, Moeko Nagaoka, Monica Okoye, Maki Takada eta Nanako Todo-k[5][6].

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio
  Japonia
  Saskibaloia
emakumezkoa[7].

Gainerako lorpenak aldatu

FIBA Asia Under-16
Urtea Lekua Domina Proba
2014 India
  India
  Saskibaloia
emakumezkoa
2017 India
  India
  Saskibaloia
emakumezkoa
FIBA Asiako Txapelketa
2019 Tailandia
  Tailandia
  Saskibaloia
emakumezkoa

Erreferentziak aldatu

 

Kanpo estekak aldatu