Rugosomyces onychinus

Rugosomyces onychinus Lyophyllaceae familiako onddoa da. Espezie honen txapela ganbil eta hemisferiko tartekoa da.[1]

Rugosomyces onychinus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaLyophyllaceae
GeneroaCalocybe
Espeziea Calocybe onychina
Donk, 1962

Sinonimoak: Lyophyllum onychinum, Calocybe onychina.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 2 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, ganbiletik lau-ganbilera helduaroan, titi pixka batekin. Kapelaren azala glabroa, arre-purpura ilun kolorekoa edo marroi-purpura kolorekoa, zimur finekin.

Orriak: Eskotatuak, oso estu, hori bizi kolorekoak edo ia urre kolorekoak, kapelaren kolorearekin kontraste handia egiten duena.

Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: 2 eta 4 cm bitarteko garaierakoa eta 0,3 eta 0,7 cm bitarteko diametrokoa, oinarrira mehetua, purpura zikin kolorekoa, oinarrian arrea, betea eta zuntzezkoa.

Haragia: Zuri-horixka. Irinaren usain eta zaporearekin.[2]

Etimologia: Calocybe terminoa grekotik dator eta kapela edo buru eder batekin esan nahi du. Onychina epitetoa orrien kolore ederragatik du.

Jangarritasuna

aldatu

Ez du interes gastronomikorik.[3]

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean. Batez ere mendian, Pinus sylvestris-en basoetan.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Kanariak, Svalbard, Europa, Errusia, Zeelanda Berria.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) AVM Asociacion Vallisoletana de Micologia.
  3. (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Catalogo micológico. Banco de setas.
  4. Calocybe onychina: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu